Select Page

Aurtengo Mintza Eguna ekainaren 3an Derion!

Mintza Egunak Nafarroatik Bizkaira egin du salto aurten eta Atarrabiari Deriok hartu dio lekukoa. Jadanik ari dira martxan Txorierriko Berbalaguna eta Totoan, bertoko euskara elkarteen federazioa,ekainaren 3koa egun borobila izan dadin. Euskal Herriko mintzalagun, mintzakide, berbalagunon urteroko Topagunea!

Lagunartean euskaraz hitz egin eta ondo pasatzeko sekulako plana ari dira prestatzen: Hamaiketakoa, triki-dantza poteoa, bisita gidatua, kalejira, bazkaria… Maiatzaren 29a baino lehen eman behar da izena, www.mintzalaguna.eus atarian, edo herrietako mintzapraktika egitasmoetako dinamizatzaileen bidez.Urtero bezala, autobusak antolatuko dira Mintza Egunera joateko. 

Taberna ibiltaria

Aurtengo berrikuntza tentagarriena da, bazkalostean kantuan eginaz giroa gori-gori jartzeko!
Euskarazko kanta oso ezagunak dira abestuko direnak, beti-betikoak gehienak. Kantutegia www.mintzalaguna.eus atarian jarri dugu eskura, bertatik jaitsi eta ekainaren 3an abesteko herrietako mintzapraktika taldeek beraien gustukoena aukeratu dezaten. 

Era berean jakin bazkalostean,  Taberna ibiltariarekin batera, umeentzako puzgarriak ere izango direla.