Gurean, profesionalak garen partetik, besteen tailer eta formakuntzetan ere parte hartzen dugu.

Atal honetan, eskura izango duzue, zer nolako kurtsoak eraldatzen ditugun aisialdiaren garrantzia eta ikuspuntua landuz eta plazaratuz.

HIBIL: Hizkuntza Biziberritzeko kurtsoa da HIBIL.

Aretxabaletako Garabide Elkarteak eskaintzen die munduan zehar beraien hizkuntza biziberritzeko ahaleginetan dauden komunitateei.

Aurtengo urtean, aisialdiaren garrantziaz jabetuta hizkuntzaren erabilera sustatzeko orduan, programaren parte izan da aisialdia. Kukulaisik izan du horren ardura eta ohorea.

Abenduan, online formazioa eman genien ikasleei.