KONTZERTUA

ZEA MAYS

“Gustora bagaude zerbait egiten, aurrera doa eta berdin zaigu ze estilokoa den”

 

Nabarrez, segaz eta mailuez inguratutik kulturaren egoerataz eta  taldearen iraganaz, orainaz eta etorkizunaz hitz egin dute taldeko bi kideek Leire Palacios kazetariarekin. 

 

EL POBAL BURDINOLA
MUSKIZ

Muskizek pizturik mantendu du El Pobaleko sugarra XVI menditik gaur egun arte. Barbadun ibaiaren ondoan eraiki zuen XVI. mendearen hasieran Salazar familiak, Muñatones Gaztelutik eskualdea menderatzen zuen bandokide leinua, txiki geratu zen beste burdinola bat ordezkatzeko.

El Pobaleko burdinola fabrika hidrauliko zahar bat da, non burdinaren minerala lantzen zen mota guztietako erremintak egiteko, batez ere etxean erabiltzeko tresnak. Hala ere,  garaiko jauntxoek dueluetan erabiltzen zituzten ezpatak ere egiten ziren.

Osperik handiena XVII. mende amaieran izan zuen, tailerra handitzearekin batera, azpiegitura hidraulikoa berreraiki zuten garaian. Hala ere, gaur egun ikusgai ditugun hainbat eraikuntza eta makineria XIX. mende amaierakoak dira. Garai hartan, azken olagizonak eginahalean ari ziren, teknologikoki aurreratuago zegoen aro berri batean lehiakorrak izaten jarraitzeko.

Muskiz, meatzaldearen bihotza

Kantauri itsasoko urek bustita, Muskiz Bizkaiko lurralde historikoaren mendebaldeko muturrean dago, Barbadun ibaiaren haranaren gainean.

Herrian sartzean ikusten dugun lehen irudia findegi handia bada ere, Muskiz ondare eta natur aberastasun handiko herria da, meatzaritzako tradizio handikoa. Findegiko tximinien itzalean, harritu egiten gaitu Muñatones Gazteluaren presentzia izugarriak. Dorre horretan jaio eta bizi izan zen Lope García de Salazar jauna eta “Bienandanzas e Fortunas” delakoaren egilea, XV. mendean idatzitako Bizkaiko lehen historia, bandera-borrokak biltzen dituena.

Arena hondartza eta ingurune malkartsua nagusi diren gune horretan, altxor natural ugari ditugu gozagarri. Horien artean, Itsaslur parkea nabarmendu dezakegu, kostaldean dauden Kobaron eta Pobeña auzoak batzen dituen pasealeku zoragarria, alegia.