Imanol Gurrutxagaren DESERRI lana da, VI. Benito Ansola sarien irabazle berria.
DENA ASMATUTA DAGO proiektuak irabazi bazuen ere 2021eko VI Benito Ansola Saria, eta oinarrietan ezarritako epe-muga bete ezingo dutela adierazi ondoren, iazko irabazleek uko egin diote sariari.
Ondorioz, 3.000€ko saria bigarren postuan sailkatutako lanari ematea erabaki du epaimahaiak.
16 urte zituenetik zinemagintzan ari da Imanol G.Gurrutxaga. 2017az geroztik lan profesional ezberdinak burutu ditu: Iker Lauroba musikariaren “Berriro” bideoklipa edo “Ezusteko talka” eta “Nigandik” laburmetraiak, esaterako. Besteak beste, Lekeitioko Zine Bileran gidoi onenaren saria eta EITBko publikoaren saria ere jaso ditu Imanolek.