Utzi penak Ane, piztu!

Arrasateko AED Elkarteak antolatutako Euskal Herriko Palindromo lehiaketak badu irabazlea. UTZI PENAK ANE, PIZTU! esaldiarekin, Aretxabaletan bizi baina sortzez pasaiatarra den Juan Mari Agirreurreta Elosegik eraman du sari nagusia:Debako Txindurri-Iturri nekazalturismo-sagardotegian, bi lagunentzako sagardotegi menua, logela eta gosaria.

Arrasateko palindromorik onena, Aitor Bengoa Malbadik bidalitako bat izan da: ATZO, AROTZA, ZERUAK ERREKA UREZ AZTORA OZTA. Saria, berriz, Txondorra erretegian lau pertsonentzako etxeko menu berezia.

Guztira 47 palindromo jaso ditugu lehiaketaren lehenengo edizio honetan. Palindromoak, besteak beste, Donostia, Bilbo, Pasai Donibane, Irura, Eibar, Aretxabaleta, eta Arrasatetik jaso ditugu. Parte-hartzaileak gizon nahiz emakumezkoak izan badira ere, gizonezko gehiagok hartu du parte.

Informazio gehiago AEDren webgunean