Urtarrilaren 25 eta 26an egingo da Topaldia

topaldia2017kartelaElkarlanaren garrantziaz jardungo dugu aurtengo Topaldian. Eragile publiko eta gizarte eragileen arteko lankidetza aukerak eta eremu administratibo ezberdinen arteko lankidetza aukerak izango ditugu hizpide, besteak beste. Hainbat kide, hizlari eta lagun izango ditugu gurekin gaia ikuspegi  teoriko eta praktiko batetik aztertzeko. Eredugarriak izan daitezkeen esperientziak ezagutzeko aukera ere izango dugu. Eta elkarrekin gogoeta egitekoa ere.

“Euskararen herria: zubiak eta palankak” titulupean antolatu den jardunaldia Durangoko Elkartegian izango da urtarrilak 25 eta 26an. Aurki izango da ikusgai behin betiko egitaraua eta zabalduko da izena emateko  aukera www.topagunea.eus/topaldia webgunean; baina honezkero, hitzordua, agendan gordetzeko modukoa dela aurreratzen dizuegu.