Udalekuak uda garaian aisiaz gozatzeko, egunerokotasunetik irtenda esperientzia berriak bizitzeko eta harreman berriak egiteko bitarteko aproposak dira.

Kukulaisiko sarearen udalekuak era askotara antolatzen diren oporraldiak dira. Mota askotakoak daude, esaterako: batzuk egunerokoak, besteak egonaldiak eta azkenik ibiltariak ere antolatzen ditugu. Eskaintza askotarikoa bada ere, euskaratik eta euskaraz sortutako ekintza hezitzaile gisa ulertzen ditugu udalekuak, beraz, oinarri hori dute gure udaleku guztiek.

· LAISI GURE OLAGARROAREN ELKARRIZKETA ·

LAISI:
Kaixo, lagun!
Nire izena Laisi da, eta aurten, lehenengo aldiz , motxila prestatu dut udaleku batzuetara joateko. Horretarako, ze udaleku eta nun egiten diren jakitea gustatuko litzaidake. Niri, ondo pasatzea eta lagunak egitea gustatzen zait, gero, elkarrekin, gustuko ditugun abenturak bizitzeko. Kukulaisin hori aurkitu dezaket?

KUKULAISI:
Udalekuak uda garaian aisiaz gozatzeko, egunerokotasunetik irtenda esperientzia berriak bizitzeko eta harreman berriak egiteko bitarteko aproposak dira, Laisi!

Kukulaisiko sarearen udalekuak era askotara antolatzen diren oporraldiak dira. Gurea, ekintza hezitzaile gisa ulertzen dugularik, euskara erabiltzen duen eta euskaraz bizi den sare aktibo batean.

Gainera, mota askotakoak daude, esaterako: batzuk egunerokoak, besteak egonaldiak eta azkenik ibiltariak ere antolatzen ditugu.

 

KUKULAISI: Ikusi-ikusi: guztira aurtengo urtean:

  • 38 udaleku ezberdin antolatu ditugu.
  • 31 herri ezberdinetan.
  • 16 elkarteen esku izango direlarik udalekuak

LAISI: Hezitzailea diozunean ez du ba ikastetxearekin zer ikusirik izango?

KUKULAISI: Ez, ez, ez…. Aisia hezitzailea diogunean, gozamen esperientzia ahalbidetzeaz gain, hezitzaileak diren helburu batzuk lortu nahi dituen eskaintzaz ari gara. Adibidez: Denon artean ipuin bat asmatu bakoitzak nahi duen moduko pertsonaia txertatuz, eta nahi duena esaten dudanean, nahi duena da. Gainera, ipuin batek daukan magian dena da posible. Beraz, hasi pentsatzen zein izango den zure pertsonaia. Edo mendira denok batera joatearen garrantzia inor galdu ez dadin. Bakoitzak, lagun berri baten ardura izan behar duelarik.

LAISI: A!!! Baina hori jolastea da.

KUKULAISI: Guretzako, jolasa baino gehiago da. Baina, denok pasatzen dugu oso ondo. Gure helburua, beti ere, ondo pasatzea da. Orain ulertzen duzu?

LAISI: Bai, bai, bai…Eta eta badaukazue iada apuntatu direnen zerrenda? Zenbat lagun berri egiteko aukera daukadan jakin nahi dut.

KUKULAISI: Bai, noski!! Gurean 02-17 urte bitarteko haur eta nerabeak apuntatu dira. GUZTIRA: 3479 pertsonek parte hartuko dutelarik.

LAISI: Toma ya!!!!

KUKULAISI: Gure partetik, udalekuetan ondo pasatzea besterik ez diegu desio. Eta udalekuen bizipena sentitu, gozatu eta , egunero, abentura berri bat bizi dezatela.

LAISI: Eta horrenbeste pertsonek parte hartzeko zer egiten duzue ba udalekuetan?

KUKULAISI: Bufff… egiten dugun guztia zerrendatzea oso zaila da, benetan! Asko eta asko baitira gure egitekoak. Baina, tira, esanguratsuena biltzen saiatuko naiz:

  • Jolastu eta gozatu.
  •  Askatasunean pentsatzeko, sortzeko edota adierazteko aukera izan.
  • Natura errespetatu eta naturan bizi.
  • Elkarlana eta talde sentimendua bultzatu.
  •  Kultura eta ingurua ezagutu.
  • Lagun berriak egin.
  • Esperientzia positibo eta politak sortu.
  • Euskara, baloreetan hezteko tresna gisa erabili.
  • Espazio seguru eta erreferenteak sortu.
  • Bestelako balore batzuk ere landu (parekidetasuna, errespetua, bizikidetza, elkartasuna eta talde lana, besteak beste)
  • Haur zein gazteari galdetu eta beraiekin zein beraientzako ekintzak burutu.

LAISI: UAUAUUAUAUA!!! Zenbat gauza… Eta gainera zer dudan gustuko, edo zer nahiago dudan galdetuko didazue? Primeran, primeran eta primeran.

KUKULAISI: Udalekuak abenturaz beteta eta giro goxoan pasatzea nahi dugu. Elkar zaintza izango da ardatz garrantzitsuetako bat eta udalekuetan parte hartuko dugun kideon hitza kontuan izanik adostuko dira ekintzak. Ez ahaztu, udalekuak guztiok egiten ditugu! Haur, nerabe, gazte, hezitzaile, koordinatzaile eta antolatzaile. A! Baita, autobus gidaria, sukaldari, erizain zein medikuak. Eta ez ahaztu, guregana hurbiltzen diren erreferenteak, edo herriko bestelako eragileak. Herrian ere, herriko beste elkarteekin lan egitea atsegin dugulako.

LAISI: Ostras!. Ederra kuadrila! Nik gehien maite dudan kuadrilan ibiltzea izaten da.

KUKULAISI: Gehiago jakin nahi izanez gero, atal honetan agertzen den mapatxoan ikusi ahal dezakezu non egongo garen, informazio gehiago ere, maparen beheko aldean txertatu dugularik.

LAISI: Ba bai, probatuko dut, eta kontatuko dizut uda ondoren izan dudan esperientzia zer nolakoa izan den.

KUKULAISI: Esango didazu, eta gogoratu, Kukulaisin zurea den aisialdia aurkituko duzu.

LAISI: Eskerrik asko eta laster arte!

KUKULAISI: Gozatu esperientziaz!

KUKULAISI

Euskal Herrian haur eta gazteen aisialdian diharduten elkarteak bateratzen ditu.

Zearkale Kalea 36,
8. solairua, 6.bulegoa
48260 Ermua