Gaur eguerdian aurkeztu dira Bilboko Kafe Antzokian egindako aurkezpenean .EUS aitzindariak diren 92 webguneak.Aitzindari horien artean dago Euskaltzaleen Topagunea ere, eta beraz, hemendik aurrera topagunea.eus izango da euskaltzaleen sareko topagunea.
Hilabeteak pasa dira jadanik Euskarak eta Euskal Kulturak bere domeinu propioa izango zuela jakinarazi zenetik eta geroztik lanean aritu da PuntuEus fundazioa domeinu hori lehenbailehen erabilgarri izan zedin.
Gaur aurkeztu dira lehen 92 aitzindariak (kultur arloko eragileak, erakunde publikoak, enpresak, bestelako gizarte eragileak eta hedabideak) eta tartean daude Euskaltzaleen Topaguneko mugimenduko zenbait kide ere:
- Euskaltzaleen Topagunea: topagunea.eus
- Goiena Komunikazio Taldea: goiena.eus
- Tokikom: tokikom.eus
- Bilbo Hiria Irratia: bilbohiria.eus
- Bagera Donostiako euskaltzaleen elkartea: bagera.eus
2014 urteko abenduaren 3rarte aitzindari hauek bakarrik izango dute .eus domeinua erabiltzeko aukera, baina Euskararen Nazioarteko Egunetik aurrera edozein erakunde eta pertsonek erabili ahal izango dute sare Euskara eta Euskal Kulturaren komunitatearen ikur izango den .eus domeinua. Abenduaren 3an bertan domeinua erabiltzen hasteko aukera izango izateko abiarazte aldian (irailaren 16a eta azaroaren 18a artean) eskaria egin beharko da.
Aitzindarien artean dagoen aniztasuna aipatu dute PuntuEus fundazioko ordezkariek aurkezpenean eta aniztasunak .eus domeinuaren izaera inklusiboa indartzen duela azpimarratu dute.
Ondokoak dira gaurtik aurrera .eus domeinua erabiliko duten 92 aitzindariak:
9 enpresa:
- Bankoa Crédit Agricole www.bankoa.eus
- Elay SL www.elay.eus
- Euskaltel www.gozatueuskaltel.eus
- Grupo ULMA, S. Coop. www.ulma.eus
- Hamaika Itzulpen SM www.11itzulpen.eus
- If www.if-matxikote.eus
- Iparragirre Eraikuntzak www.iparragirre.eus
- Kutxabank SA www.kutxabank.eus
- Laboral Kutxa www.laboralkutxa.eus
23 erakunde publiko, alderdi eta sindikatu:
- Atarrabiako Udala www.villaba-atarrabia.eus
- Autoridad Portuaria de Pasaia www.pasaiaport.eus
- Baztango Udala www.baztan.eus
- Bilboko Portuko Agintaritza www.bilbaoport.eus
- Donostiako Udala www.donostia.org
- Eibarko Udala www.eibar.eus
- ELA Euskal Sindikatua www.ela-sindikatua.eus
- Etxepare Euskal Institutua www.etxepare.eus
- Euskal Herria Bildu www.ehbildu.eus
- Eusko Jaurlaritza www.basquecontry.eus
- Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea EJIE SA www.ejie.eus
- Eusko Legebiltzarra www.legebiltzarra.eus
- Gipuzkoako Foru Aldundia www.gipuzkoa.eus
- HAZI Fundazioa www.hazi.eus
- Hendaiako Herriko Etxea www.hendaia.eus
- Langile Abertzaleen Batzordeak LAB www.lab.eus
- Sopelako Udala www.sopela.eus
- SPRI SA www.spri.eus
- Tolosako Udala www.tolosa.eus
- Udalbiltza www.udalbiltza.eus
- UEMA www.uema.eus
- Uztaritzeko Herria www.uztaritze.eus
14 hedabide:
- ARGIA www.argia.eus
- Berria www.berria.eus
- Bertako Hedabideak www.hitza.eus
- Eguzki Irratia www.eguzki.eus
- Euskal Irrati Telebista (EiTB) www.eitb.eus
- Goiena Komunikazio Taldea www.goiena.eus
- Hamaika Telebista www.hamaika.eus
- HEKIMEN www.hekimen.eus
- Iparla Elkartea www.kazetainfo.eus
- Naiz www.naiz.eus
- Radiokultura www.radiokultura.eus
- Tokikom SL www.tokikom.eus
- Zenbat Gara Elkartea www.bilbohiria.eus
- ZUZEU – Xoraturikan SL www.zuzeu.eus
eta euskal kulturgintzan kokatu dituzten 46 erakunde:
- AEK www.aek.eus
- Ametzagaiña AIE www.euskarabildua.eus
- Aranzadi Zientzia Elkartea www.aranzadi.eus
- Ardatz Kultur Elkartea – IKA www.ikaeuskaltegiak.eus
- Astigarragako Herri Eskola www.astieskola.eus
- Athletic Club www.athletic-club.eus
- Azkue Fundazioa www.azkuefundazioa.eus
- Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea www.bagera.eus
- Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea www.baieuskarari.eus
- Bertsozale Elkartea www.bertsozale.eus
- Bizi Sagardoa www.sagardoa.eus
- CodeSyntax (Sustatu) www.sustatu.eus
- Dantzan.com www.dantza.eus
- Delorean www.delorean.eus
- Deustuko Unibertsitatea www.deusto.eus
- DYA – Asoc. De Ayuda en Carretera www.dya.eus
- Elhuyar www.elhuyar.eus
- Elikaherria www.elikaherria.eus
- Ekar Fundazioa www.elkar.eus
- Emun Koop. E. www.emun.eus
- Erein Argitaletxea www.erein.eus
- Errigora www.errigora.eus
- Euskal Herrian Euskaraz (EHE) www.euskalherrianeuskaraz.eus
- Euskal Herriko Ikastolak www.ikastola.eus
- Euskal herriko Txistulari Elkartea www.txistulari.eus
- Euskal Idazleen Elkartea www.idazleak.eus
- Euskal Kultur Erakundea www.eke.eus
- Euskaltzaleen Topagunea www.topagunea.eus
- Euskararen Gizarte Erakundeen KONTSEILUA www.kontseilua.eus
- Euskokultur Fundazioa www.euskokultur.eus
- Gaindegia www.gaindegia.eus
- Garabide Elkartea www.garabide.eus
- Iparra, Euskara Mundutik zabaltzen www.iparra.eus
- Jakin Fundazioa www.jakin.eus
- Kiribil Irakaskuntza Kooperatiba www.kiribil.eus
- Laguntasuna Euskal Folklore Elkartea www.laguntasuna.eus
- Lauro Ikastola, Koop. E. www.lauroikastola.eus
- Ordizia Rugby Elkartea www.ordiziarugby.eus
- Otxoa de Barandika Fundazioa www.otxoadebarandika.eus
- Sare www.sare.eus
- Seaska, Ipar Euskal Herriko Ikastolen Federazioa www.seaska.eus
- Sortzen Elkartea www.sortzen.eus
- Ttalaka Kultur Elkartea www.ttalaka.eus
- Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) www.ueu.org
- Ulibarri Euskaltegia www.ulibarri.eus
- Urtxintxa -Gipuzkoa- www.urtxintxa.eus