Euskaltzaleen Topagunea

Munoa Jauregia

MUNOA JAUREGIA
BARAKALDO

Gerra zibilaren lehen hilabeteetan zehar Barakaldo bertako langileen militarizazioaren lekuko bihurtu zen, eta hainbat murrizketa pairatu bazituzten ere, ez zuten gudaren oldar bortitza jasan. Lehen hilabeteetan, bonbardaketa gutxi sufritu zituen Barakaldok: hiru aldiz bonbardatu zuten eta hiru hildako egon ziren.

Lehen bonbardaketen ostean soto, atari, arkupe, zubi edota errepideetako estoldetan prestatu zituzten babeslekuak. Hurrengo 10 hilabetetan, ordea, bonbardaketek ez zuten etenik izan. Ariz, Lutxana eta Burtzeña auzoak eraso horien jomuga izan ziren. Bide Onera kooperatiba, Gizarte Laguntzako jantokiak eta Udal Hiltegia ere kaltetu zituzten.

1936ko uztailetik 1937ko uztailera Barakaldo 22 aldiz bonbardatu zuten, eta biktima kopuruari buruz datu zehatzik ez dagoen arren, 57 hildako baino gehiago egon zirela uste da.

Barakaldo, iraganeko industriaren hauspoa

Bizkaiko ezkerraldeko hiriburua dugu Barakaldo. Izatez hiri handia da, eta horrek badu zerikusirik industrializazio garaian izan zuen garapen ekonomikoarekin. Nerbioi itsasadarrararen ezkerraldean kokatuta egoteak lotura estua du hiriaren iragan industrialarekin. Izan ere, Trianoko mendietatik ateratzen zuten burdina Erresuma Batura bidali eta bertatik ikatza ekartzen zutenez, garaiko ontziratzeen pasabidea bilakatu zen Barakaldo XIX. Mendean.

Hiriko altxor arkitektoniko eta kultur ondasunetan nabariak dira industrializazioaren aztarnak, Mea Kargalekuak (Orkonera eta Franco-Belga) eta Ilger Eraikina dira garai hartako adibide garbiak.

Iraganeko kolore grisak atzean utzita, zoko eta bazter naturalek kolore berdez jantzi dute hiria. Sare Berdeari esker hiriko parkeetan zein ibaiertzetan barrena ibilbideak egin daitezke. Lorategi Botanikoak 300 landare-espezie baino gehiago gordetzen ditu, bertako zein beste kontinente batzuetako landarez jositako 60.000 metro koadroan.

Exit mobile version