Euskaltzaleen Topagunea

Mikel Urdangarin

Aurrerapen abestia: “ANDIKONA 1936”

IKUSI ELKARRIZKETA

“Musikak ondo sentiarazteko gaitasuna du “

Leire Palacios kazetariak Mikel Urdangarin elkarrizketatu du Otxandioko Andikona Plazan. Elkarrizketa honetan musikak emozioekin daukan loturari buruz hitz egin dute. 

 

ANDIKONA PLAZAKO BONBARDAKETA

OTXANDIO

Europan, zibilen aurkako lehen bonbardaketa Otxandiok jasan zuen. 1936ko Uztailaren 22an bonbardatu zuten, hain justu; altxamendu frankistatik lau egunera. Herriko jaietan murgildurik, kaleak jendez gainezka zeuden.

Gasteiz aldetik bi hegazkin hurbiltzen ikusi eta konturatu orduko bonbak eztanda egin zuten. Kaosak eta oinazeak hartu zuten herria. Egun lazgarria izan zen Otxandion. Frankisten erasoaren ondorioz 61 pertsona hil ziren, ia denak zibilak eta gehienak umeak eta emakumeak.

Ordutik, Andikona Plazak badu oroitzapen tragiko haren aldarria egiten duen eskultura: “Heriotza zerutik etorri jakun” izena jarri zion egileak, Nestor Basterretxea eskultoreak. Eskulturaren esanahia horixe baita: heriotza zerutik datorrela eta horrela iritsi zela egun tragiko hartan ere.

Otxandio, ondare kulturalen altxorra

Mendi magalez inguratuta, Gorbeia eta Urkiolako parke naturalen artean kokatuta dago Otxandio. Bizkaian sortutako lehen herrietako bat da, eta herriaren erdiguneak Erdi Aro Berantiarreko hirigintza planifikazioa mantentzen du gaur egun. Izan ere, orduko errepidea zihoan leku beretik doa gaur egun kale nagusia, Artekale izena duena.

Otxandioko eraikinek ere badute xarma berezia, gehienak 2 edo 3 solairukoak dira eta mehelinek banatzen dituzte. Harlanduz egindako etxe batzuek ere zutik jarraitzen dute.

Plaza nagusian Udaletxea, Santa Mariñe Eliza, Vulkanoren iturria eta Kultur Etxea daude, guztiak kultura ondasun izendatuak. Udaletxea esaterako, 1742an eraiki zen eta harlanduz egina dago, hiru armarri daude eraikinaren aurrealdean eta eguzki-erloju bat ere badauka hurrengo inskripzioarekin: Dies Nostri Sicut Umbra Transeunt (gure egunak geriza baten moduan doaz).

Exit mobile version