Udagoieneko Ostera 2012

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Udagoieneko Ostera kultur zirkuituaren XIII . edizioa jarri du abian. Zirkuitua sei emanaldik osatzen dute, eta haietako bakoitza Bizkaiko herri batean izango da azaroaren 2tik 30era: Elorrio, Zalla, Bilbo, Igorre, Leioa eta Muskizen. Udazkenero, astero Ostera hasten da!

UDAGOIENEKO OSTERA 2012

Programazioa:

 

Azaroaren 2an, ostirala. Elorrioko Arriola Antzokian, 22:00etan. Sarrera 8€

  • ERRIMAK  OINETAN  :  Bertsolariek sentipen eta emozioak harilkatzen dituzte entzuleengan. Baina entzule horiek dantzariak balira? Nola adieraziko lukete belarrietatik jasotako zirrara errimatua oin puntetan menperatzen duten dantzaren bidez? Galdera horren erantzuna da “errimak oinetan”, bertsolaritza oinarri duen dantza emanaldia. Haatik dantza konpainiak jarri ditu oinak errimetan eta errimak oinetan. Dantza berriak, bertsoei jarriak.

 

Azaroaren 16an, ostirala. Zallako Zine Antzokian, 20:00etan. Sarrera 12€

  • BENITO LERTXUNDI: Orioko bardoak udaberrian kaleratu zuen bere azken diskoa, “Oroimenaren oraina”. Askatasuna, maitasuna, damua, heriotza… kantu bihurtutako galderak biltzen ditu Ez Dok Hamairuren sortzaileak bilduma honetan. Bere hitzetan, lan xumea da oraingoa, baina “gauza xume guztiak dira sakonak”. Kantu horiek, eta betikoak, bere “Bizkaia maitean” izango ditugu azaroaren 16an.

 

Azaroaren 22an, osteguna. Bilboko Kafe Antzokian, 21:30ean. Sarrera 8€ aldez aurretik, 10€ egunean bertan

  • BETAGARRI: Gasteizko musika taldeak 20 urte daramatza Euskal Herriko plazetan. Oraingoan disko berriarekin helduko da Bilboko Kafe Antzokira, “Zorion argiak” izenburupean, aurkeztu baino bi egun lehenago. 23 abesti, rock, ska eta reggae doinuekin. Diskoan zenbait gonbidaturen laguntza izan dute, Pirritx eta Porrotx, Mikel Urdagarin edo Garirena, esaterako. Sarrerak hemen.

 

Azaroaren 23an, ostirala. Igorreko Lasarte Aretoan, 20:00etan. Sarrera 6€

  • LINGUA NABAJORUM: “Euskararen Historia bi Txoriburuk Kontatua” (Mikel Martinez, Patxo Telleria). Teoria liluragarri bat defenditzen dute: Herri honetan gertatu den gatazka bakoitzari hizkuntzaren aldaketa bat dagokio. Hasieran, gure Herria paradisu bat zen, non bikote bakar bat bizi zen. Mundu estatiko eta baketsua zen, eta nahikoa ziren onomatopeiak, inguruko animaliak eta agerraldi naturalak deskribatzeko. Semealaben etorrerarekin sortu zen Euskal Gatazka, orain arte iraun duen fenomenoa.

 

Azaroaren 24an, larunbata. Leioako Kultur Leioan, 21:00etan. Sarrera 10€

  • RUPER ORDORIKA: “Hodeien azpian” eta sasien gainean, Ruper Ordorikak bere azken diskoa plazaratuko digu. Hitzen xalotasuna eta benetakotasuna, sinbolismotik eta soberazko lirismo edota nostalgiatik urrun; doinu, sonoritate eta kantaeraren giro egokia eta gardentasuna; poesia eta kantua, kantua eta poesia, sentsibilitate handiz eta indarrez, ederki uztartuak…

 

Azaroaren 30ean, ostirala. Muskizko Meatzari aretoan, 20:00etan. Sarrera 6€

  • HIL ARTE BIZI: Antzezlan hau adiskidetasunaren mugen inguruan egiten den hausnarketa bat da. Nacho, Angel eta Maria. Bi gizon eta emakume bat eta jakina… gutxienez pare bat maitasun istorio. Hiru lagun, betiko lagunak, betirako lagunak… edo ez. Hil arte bizi heriotzaz hitz egiten duen komedia eta adiskidetasunaz jardungo den tragedia da. Bizitzeko gogoaz ari den tragikomedia. 

 

SARREREN SALMENTA:

BBKren orotariko kutxazainetan

Aretoetan bertan