Txirritola eguna ospatuko da igandean Aramaion

Aramaioko Txirritola euskara elkarteak 2010 urteko Txirritola eguna ospatuko du datorren igandean, irailaren 12an.

11:30ean hasita Txirritola Eguna ospatuko dute aramaioarrek. Trikitilariak eta gaztetxoendako jolasek emango diote hasiera jaiari. Aramaioko sagardoa dastatzeko aukera izango da 12:00etatik aurrera. Txotx irekiera egingo da Bertso Eskolarekin batera. Taloak, pintxoak…denetarik Txirritola Egunaz gozatzeko.