Ttipi-Ttapa hamaboskaria, Nafarroan gehien irakurtzen den euskarazko argitalpena

CIES erakundeak Nafarroako Gobernurako egindako ikerketaren arabera, Baztan-Bortziriak-Malerrekako Ttipi-Ttapa hamaboskariak 29.000 irakurle zituen 2011n, aurrekoan baino 4.000 gehiago. Horrek esan nahi du Ttipi-Ttapa dela Nafarroan argitaratzen diren euskarazko argitalpenen artean irakurriena. Sakanako Guaixe astekariaren datuak ere oso onak dira: batez beste 14.000 irakurle ditu.

Ttipi-TTapa aldizkariaren portadda batzuk

Informazio gehiago nahi izanez gero, Ttipi-Ttapak datuen irakurketa zabalgoa ere argitaratu du egunotan.