Atlantikaldiak, musika eta kultur jaialdiak, munduko kulturen topagune bilakatuko du Errenteria. Aurtengo edizioan aniztasuna izango da jaialdiaren ardatza, tartean Tosta proiektuak dakartzaten kultur eta hizkuntz aniztasun-karga.
Bertatik bertara ezagututako kultura aniztasunak aberastuta iritsiko da Tosta, eta egitarau zabalarekin zabalduko du herrixka. Programazio horren baitan, besteak beste honakoak izango dira:
Irailak 23, ostirala:
- “Europako hizkuntza gutxituak elkarrizketan” mahai-ingurua, zazpi komunitateetako elkarteen arteko topaketa irekia.
- Tosta Bandaren kontzertua (zazpi hizkuntzatako musikari eta abeslariz osatutakoa).
Irailak 24, larunbata:
- Mintzodromoa, mintzalagun eta euskaltzale guztiei zabalik, goizean.
- Familiak Jolasean Aiko Maikorekin, guraso eta umeentzako jolasak, arratsaldean.
Irailak 25, igandea:
- Mosaikoa, zazpi komunitateetako hiztunek osatutako irudia. Jaialdi bakoitzean mosaikoarean zati bat osatu da:
Gainera, egunero sortzaile egonaldietan sortutako artelanen erakusketa izango da.
Tostako ohiko eragileez gain, Errenteriako Lau Haizetara elkarteak hartu du parte antolaketan.
Hona hemen egitaraua:
Atlantikaldiaren egitarau osoa bere webgunean aurki daiteke.
Tosta 2016ri buruzko informazio gehiago:
- Tosta ekimena, Europako hizkuntza txikiak elkarlanean
- Zazpi hizkuntza, zazpi errealitate
- Irailaren 23an, Europako hizkuntza txikietako ordezkarien mahai-ingurua
- Mintzalagun, zatoz Tosta herrixkara!
- Sortzaileak, Euskal Herritik Galesera eta Eskoziatik Euskal Herrira
- Hizkuntza irizpideen gida eta hiztegitxoak
- Tosta banda eta hizkuntza aniztasunaren kanta
- Tosta 2016 webgunea