
Duela bi urte sortu zen Topalabea taldeak landutako gogoeta-testu bat da 66. Topaberriaren oinarria, euskararen eta euskalgintzaren azken hamarkaden irakurketa bat egin eta etorkizunerako lanen ildo nagusi batzuk irudikatu nahi dituen gogoeta-testua. Berrikasi eta berrikusi izenburua hartu du testuak.
Posta bidez gogoetarako gonbitea zabaldu zaie bazkide guztiei Topaberriarekin batera eta, hortaz gain, udazkenean zenbait eskualdetan aurkezpenak egingo direla iragarri da.
Topaberri paperean jasotzeaz gain, artxiboa lotura honetan eskuratu daiteke.