TOKIKOM eratzeko batzarra, martxoaren 17an

TOKIKOM tokiko hedabideen marka bateratuari izaera juridiko propioa emateko plana aurrera doa martxa onean eta, Eibarren otsailaren 24ko batzarrean erabaki zen bezala, martxoaren 17an egingo da enpresa berriaren eratze batzarra. Batzarra HUHEZIren Eskoriatzako egoitzan izango da, eta HUHEZIren dekanoak berak irekiko du.

Azken orduko erantzunen zain, momentuz 16 elkartek hartuko dute parte tokiko hedabideen bilakaeran mugarria markatuko duen batzarrean.