Tokiko Hedabideen Lan Poltsa

 

aldizkariak

 

Topagunearen bazkideen artean 42 tokiko hedabide kudeatzen dituzte: 35 aldizkari, bost irrati eta bi telebista. Denak ere hurbileko informazioaren esparruan mugitzen dira, eskualdeko edo herriko albisteak landuz. Gertukotasunak aukera aparta eskaintzen du irakurle / ikus-entzulearekiko zuzeneko harremana izateko eta, batez ere, zuzen-zuzeneko kazetaritza egiteko. Hedabide handietan hain ohikoa den prentsa ohar eta prentsaurreko bidezko funtzionamendua hutsaren hurrengoa da tokikoetan, eta kazetariak etengabe aritu behar du albistearen bila: jendearekin hitz egin, bateko eta besteko iritziak jaso eta kontrastatu… primerako eskola direla esan daiteke, beraz, benetako kazetari sena dutenentzat.

Tokiko hedabideon lana errazteko asmoz, haien langile beharrei erantzuteko lan poltsa eratu du Topagunearen Hedabide Sailak. Sarritan aldi baterako zein epe luzerako langileak behar izaten dira hedabideotan, haien jardueraren esparru guztietan: kazetaritzan, noski, baina baita diseinuan, maketazioan, argazkilaritzan, administrazioan, komertzial lanetan, publizitate alorrean, ikus-entzunezkoen alor teknikoan…

Lan-poltsan izena ematea oso erraza da:

  1. Jaitsi zure ordenagailura dokumentazio atalean aurkituko duzun fitxa, eta bete zure datuekin. (Fitxa bete ahal izateko Adobe Reader 8 beharko duzu).
  2. Eskabide orriarekin batera, bidali zure kurrikuluma bertan aurkituko duzun posta elektronikora.
  3. Listo! Zure datuak lan poltsa osatzeko propio sortutako datu-base batean sartuko ditugu1, eta bi urtez mantenduko ditugu bertan. Hedabideren batek langile beharra duela adierazten digunean,behar horiek lan poltsako fitxekin konparatuko ditugu eta bat datozen hautagaien fitxak helaraziko dizkiogu hedabideari, aukeraketa egin dezan.
  4. Urte biak pasata, aukera emango dizugu zure fitxa lan-poltsatik ezabatu edo, nahi izanez gero, eguneratu eta beste bi urtez mantentzeko.

Zalantzarik edo galderarik izanez gero, ez izan erreparorik gurekin harremanetan jartzeko, horretarako formularioa erabiliz.

 

1 Norberaren datuak babesteko 15/1999 Legea betez, ondokoa jakinarazten dizugu:
• Galdetegi horretan adierazten dituzun datuak fitxategi automatizatu batean gordeko ditu Topaguneak, tokiko hedabideetarako lan poltsa osatzeko.
• Topaguneak aurreko xede horretarako soilik erabiliko ditu aipatutako datuak, eta ez dizkio inola ere luzatuko horrekin zerikusirik ez duten norbanako edo entitateei.
• Eskubide osoa daukazu gure artxiboan dauden zuri buruzko datuak edozein unetan eskuratu, deuseztatu, zuzendu edota ezabatzeko. Eskubide hori gauzatzeko, eskaria egitea
besterik ez duzu, ahoz zein idatziz, ondoko helbide honetan: TOPAGUNEA. Hedabide Saila.
Arlozabal 8bis 1.C. 48220 Abadiño (Bizkaia). aldizkariak[a bildua]topagunea.org. 94 681 48 21.