topaldia archivos - Page 2 of 3 - Euskaltzaleen Topagunea

Euskararen aktibismoa birdefinitu behar da?
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/05/13
Urtarrilean egindako Topaldian euskaltzaleen aktibazioa izan genuen aztergai eta bertan landu genituen autoeraketa, ahalduntzea eta performatibitatea, besteak beste. Jardunaldietan jaso zirenetatik abiatuz Hamaika Telebistak “euskararen aktibismoa birdefinitu behar da?” galdetu du bere Ertzak saioan. Saioan parte hartu dute jardunaldian hizlari izan ziren lau lagunek: Elgoibarko Izarra Euskaltzaleen Topaguneko Imanol Larrañagak, Joxemi Zumalabe fundazioko Marta Luxanek, […]
Topaldia, kultur jarduera berritzeko gogoeta gune
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/02/13
Gogoetarako aukera paregabea izan genuen urtarrilaren 29an Durangon, euskaltzale antolatuok kulturgintzan dugun funtzioaren inguruan pentsatu eta jarduteko modu berrien gainean aritzeko aukera. Hitzaldi motibagarriak eta esperientzia interesgarriak izan genituen bertaratutakoek eta hurrengo urtetarako kultur jardueraren oinarri izango diren ardatz asko bertan entzun genituenaren ustearekin itzuli ginen etxera. Hizkuntzaren eta kulturaren erronkak aletzen hasi genuen goiza […]
Kulturgintza izango du ardatz urtarrilaren 29an Topaldiak
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/12/11
Kultur komunitate bizia: zein da eragile euskaltzaleon egitekoa? izenburua izango du 12. Topaldiak, urtarrilaren 29an Durangoko Landako elkartegian ospatuko den jardunaldiak. Urtero antolatzen diren jardunaldietan euskaltzaleen mugimenduarentzako intereseko diren gaiak lantzen dira eta oraingoan kulturgintza izango da aztergai. Euskaltzaleen elkarteak sortu zirenetik bertatik kulturgintzak leku zentrala izan du mugimenduaren jardueran. Hizkuntza komunitatearen artikulazio eta garapenerako […]
Topaldia: kulturgintza hizpide urtarrileko jardunaldian
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/10/22
Zer funtzioa du euskaltzaleen mugimenduak euskarazko kulturgintzan? Zein eginkizun dugu euskara elkarteok herriko kultur dinamikaren eragile modura? Galdera nagusi hauei erantzun nahi izango die datorren urtarrilaren 29an Durangon ospatuko den jardunaldiak. Urtero antolatu ohi ditu Topaguneak jardunaldiak (hurrengoa hamabigarrena izango da) eta urtez-urte euskaltzaleen mugimenduarentzako gertuko eta intereseko den gaia aukeratzen da lantzeko. 2014ko urtarrilean, […]
Motibatuta jarraituko dugu
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/01/31
Geure ardura pertsonal eta kolektiboa aktibatzen, 100 lagunetik gora elkartu ginen joan den ostegunean Durangon. Motibazioa gaitzat hartuta, egun osoko topaldia izan genuen. Lehen balorazioa oso positiboa da. Landako elkartegia lepo bete genuen, eta streaming bidezko zuzeneko emanaldia 200 lagunek jarraitu zuten une batean edo bestean (gure lehen saioa izan da, aizue!). Xabier Erize eta […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    20 − 13 =