topagunea archivos - Page 3 of 11 - Euskaltzaleen Topagunea

Ruben Rosas: “Emakume haiek egin zuten lana ezagutarazi eta errekonozitu behar da”
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/10/23
Euskal Zine Bilerako amaiera ekitaldian jaso zuen Ruben Rosasek IV.Benito Ansola Saria. Bederatzi hilabete izango ditu “Atsolorra” proiektua gauzatzeko. Atsolorra bezalako ohiturak berreskuratzeak inola ere ahaztu behar ez dena gogorarazten digula dio: besteei laguntzeko prestutasuna eta konpromezua. Datorren urteko Zine Bileran estreinatuko da lana. Lehendabizi, atsolorraren tradizioa zer den labur esaterik? Atsolorra Euskal Herriko baserri-giroetan […]
Udagoieneko Ostera Berrizen hasiko da Anariren zuzenekoaz
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/10/16
Euskarazko Bizkaiko Kultur zirkuituak Berriz, Igorre, Bilbo, Arrigorriaga eta Leioa bisitatuko ditu XVIII.edizio honetan. Aurtengo Udagoieneko Ostera urriaren 21etik abenduaren 2ra izango da eta sei zuzeneko emanaldi izango ditu:  Anari, Larregi eta “Hesian” taldeko Fran eta Zuriñeren akustikoa, Kepa Junkera eta Sorginaken “Maletak” ikuskizuna, Su Ta Gar taldearen zuzenekoa, Ez dok Hiru eta Miss Karaoke […]
Irudienearako lanak aurkezteko aukera zabalik
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/10/06
Azken urteotan Durangoko Azokan ikus-entzunekoentzako sortutako gunea martxan da berriro. 2017ko Irudienean lanak aurkezteko epea zabalik dago urriaren 15erarte. Data hortararte aurkezten diren lanen artean aukeraketa egin eta erabakiko da aurtengo Irudienea gunean zeintzuk lan aurkeztuko diren. Urtero bezala, deialdia ireki da Irudienea gunean lanak aurkeztu eta proiektatzea nahi duten guztiek aukera izan dezaten. Azken urtean […]
Euskarak 365 egun herrietan mintegia Donostian urriaren 7an
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/09/29
Euskarak 365 egun mintegia Donostian egingo da urriaren 7an. Duela bi aste iragarritako mintegia Euskal Herriko Unibertsitateko Ignacio Maria Barriola zentroan egingo da, Donostian. Euskaltzale elkarte, euskalgintzako eragile eta udal ordezkariei (ordezkari politiko eta teknikariei) luzatu zaie mintegian parte hartzeko gonbidapena. Izena emateko aukera zabalik dago. Euskarak 365 egun ekimena aurreko urteetan antolatu izan bada […]
Mintzapraktikaren bueltan jardunaldia urriaren 19an Arrasaten
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/09/29
Arrasateko Zahar-Berri egitasmoak 20. urteurrena ospatzen duela baliatuz, Mintzapraktikaren bueltan jardunaldia antolatu du Arrasateko AED elkarteak, Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean. Datorren urriaren 19an egingo da jardunaldia, Arrasateko Kulturaten, areto nagusian. Jardunaldian mintzapraktika programen inguruko ekarpenak zein egitasmotik kanpoko eragina zabaltzeko proposamenak ere aurkeztuko dira. Mintzapraktika egitasmoak Gaur egun oso ohikoa da Euskal Herriko edozein txokotan euskaraz […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    1 + = 3