topa archivos - Euskaltzaleen Topagunea

Derioko TopaEguna: gozagarri, pizgarri eta gertuko
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/10/14
Gertukoa eta pizgarria izan zen larunbatean Derion ospatutako hirugarren TopaEguna. Euskaltzaleak batu, amets egin, esperientziak trukatu, gozatu eta, batez ere, elkarrekin egoteko egun paregabea izan zen. Iban Arantzabalek ezin-hobe azaldu zuen twitter bidez zabaldutako mezuan: #topaeguna familiarra, etxekoa, euskaltzalea, goxoa. Tximintxek edarki asko antolatua. Txanda Lasarteri. Aupa! pic.twitter.com/Z5ALvmKvfL — Iban Arantzabal (@iarantzabal) October 11, 2014 […]
Topa egingo dugu urriaren 11n Derion
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/10/02
Ein daigun topa! Lemapean ospatuko dugu aurtengo TopaEguna, Derion, urriaren 11n. Euskaltzaleen topaguneetan, herriz herri antolatutako mugimenduan, parte hartzen duten euskaltzale guztiei dago zuzendua eta lemak dioenez, euskaltzaleon, auzolanaren eta mugimenduaren alde topa egiteko jai eta truke-eguna izango da. Hirugarrenez ospatuko da TopaEguna (aurreko edizioak Azkoitia eta Soraluzen ospatu ziren) eta aurtengo egunaren antolakuntzan Euskaltzaleen […]
Urriaren 11an Derion izango da TopaEguna
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/07/10
TopaEgunaren aurtengo edizioa urriaren 11n, larunbata, ospatuko da Txorierri eskualdean, Derion. Bertako Tximintx elkarte anfitrioia, “eskualde zabala” deitu dugun Txorierri eta inguruko eskualdeetako hainbat elkarte eta Topaguneak martxotik ari gara egun horretarako egitarau aberasgarri eta erakargarriena prestatzen, eta dagoeneko esan dezakegu oso aurreratua dugula. Jai eguna izango dena, elkargune, indargune, trukegune eta ikasgune bihurtuko dugu, […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    4 + 5 =