#lekeitio archivos - Topagunea

Marilin taldearen “Urak dakarrena” lanak irabazi du 15. Kameratoia Lekeition
Euskaltzaleen Topagunea  -  19/10/27
Urriaren 25etik 27ra bitartean ospatu den 15. Kameratoiko lehen saria Marilin talde ondarrutarraren “Urak dakarrena” laburmetraiak irabazi du. Guztira 9 lan aurkeztu dira Euskaltzaleen Topaguneak Lekeitioko Euskal Zine Bilerarekin batera antolatzen duen ikus-entzunezko rally honetan. Itxaso Paia, Euskaltzaleen Topagunetik eta Ibon Noya, Lekeitioko udaleko Kultura Saileko teknikariak edizio honetako giro ona eta lanen kalitatea nabarmendu […]
Kameratoia 2018:  24 ordutan eta Lekeition lo egiteko aukerarekin
Euskaltzaleen Topagunea  -  18/07/08
Badator Kameratoia 2018 ikus-entzunezkoen rallya! Uda luzeagoa eta adrenalina gehiago nahi dugulako, aurten txankletetan bizitzeko moduko Kameratoia antolatu dugu. Izen ematea irailean zabalduko den arren, uztailean gatoz iragartzera: hortzak luzatzeko moduko plana delako eta plazak mugatuak izango direlako. Euskal Zine Bileraren 41.edizioa zabalduko du ikus-entzunezko rallyak eta gazteek egun betez Lekeitio beraien kamerekin hartzea aurreikusten […]
Uda films taldeak irabazi du hirugarrenez Kameratoia
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/10/30
“Dzanga” gaiari helduta, aurkeztutako 18 taldetatik 13k bete dituzte rallyko irizpide guztiak. Uda films taldeak irabazi du Kameratoia rallyaren lehen saria, hirugarren urtez jarraian, “Tazan” laburrarekin. Durangotik Lekeitiora egin du aurten Rallyak, Euskal Zine Bileran gazteei espazio propioa eskaintzeko. Eta gazteek zinez erantzun dute: 70 gaztetik gora jo eta su aritu dira 48 orduz euskarazko laburrak […]
Ruben Rosas: “Emakume haiek egin zuten lana ezagutarazi eta errekonozitu behar da”
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/10/23
Euskal Zine Bilerako amaiera ekitaldian jaso zuen Ruben Rosasek IV.Benito Ansola Saria. Bederatzi hilabete izango ditu “Atsolorra” proiektua gauzatzeko. Atsolorra bezalako ohiturak berreskuratzeak inola ere ahaztu behar ez dena gogorarazten digula dio: besteei laguntzeko prestutasuna eta konpromezua. Datorren urteko Zine Bileran estreinatuko da lana. Lehendabizi, atsolorraren tradizioa zer den labur esaterik? Atsolorra Euskal Herriko baserri-giroetan […]
 Atsolorrak sorgindu du IV.Benito Ansolako epaimahaia
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/09/28
Zaintzaren gizarteratzea eta auzolanaren berreskurapena azpimarratzen ditu Ruben Martinez Rosasek, Ereñotzuko atsolorra errituan ardaztutako dokumental egitasmoan. Urriaren 21ean jasoko du, Euskal Zine Bilerako amaiera ekitaldian, IV. Benito Ansola Saria.

HARREMANA

1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.