lehiaketa archivos - Page 2 of 2 - Euskaltzaleen Topagunea

Benito Ansola Sarirako lanak aurkezteko epea luzatu da
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/06/02
Proiektuak aurkezteko epea uztailaren 2ra arte egongo da zabalik eta irabazleak 3000 euroko saria jasoko du bere ikus-entzunezko proiektua gauzatzeko. Euskal Zine Bileraren 2017ko ekitaldi nagusian jakinaraziko da irabazlearen izena. Euskaltzaleen Topaguneak, Lekeitioko Udalak eta Euskal Zine Bilerak laugarren aldiz antolatu dute Benito Ansola Saria, euskal kultura zabaltzeko eta gazteei euskarazko ikus-entzunezkoak ekoizten laguntzeko. Hemezortzi eta […]
Ekainak 2 da Benito Ansolarako lanak aurkezteko azken eguna
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/05/02
Hilabete barru itxiko daIV. Benito Ansola sarirako lanak aurkezteko epea, ekainaren 2an. Irabazleak 3000 euroko saria jasoko du aurkeztutako lana gauzatzeko. Euskal Zine Bileraren 2017ko ekitaldi nagusian jakinaraziko da irabazlearen izena. Betiko bi helburu sendoekin dator laugarren edizioa: euskal kultura zabaltzea eta gazteei euskarazko ikus-entzunezkoak ekoizten laguntzea. Euskaltzaleen Topaguneak, Lekeitioko Udalak eta Euskal Zine Bilerak antolatu dute, EHUko […]
Laburbirako ikusleek parte hartzeko lehiaketa
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/03/01
XIV. Laburbira 8 film labur berezirekin dator eta 32 herri bisitatuko ditu hilabete baten buruan; martxoaren 3an Azpeitian hasi eta apirilaren 7an Igorren amaituko da.  Ordu eta laurdeneko emanaldiak, han eta hemen, euskarazko mokadu freskoez gozatzeko. Euskarazko film laburren zirkuituak badakar, ordea, beste nobedadebat aurten: lehiaketa bat, Laburbira ikustera etortzen direnentzat pentsatua. IRITZIAREN TRUKE Emanaldiak ikustera hurbiltzen direnen […]
Badator Euskararen Ginkanaren laugarren edizioa
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/01/23
Kutxa Ekoguneak euskaraz eta euskararekin dibertitzeko antolatzen duen lehiaketa da Euskararen Ginkana, aurten lehen aldiz Azkue Fundazioarekin elkarlanean burutuko duena.  Bi erakundeek euskara sustatzeko duten konpromisoan bat egin, eta beraien lan eremuak diren IKTak eta ekologia elkartu dituzte proiektu bakarrean. Laugarren edizio honetan ere, Euskaltzaleen Topagunea izango da lehiaketaren koordinatzailea. Lau urtetako ibilbidea duen proiektua […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    7 + 2 =