laburmetraiak archivos - Euskaltzaleen Topagunea

Zabalik da 19.Kameratoian izena emateko epea
Euskaltzaleen Topagunea  -  23/09/18
  Gai zara 36 ordutan film labur bat egiteko? 18 eta 26 urte bitarteko gazte sortzailea bazara hau da zure lehiaketa! Zabalik da 19. Kameratoian izena emateko epea eta zabalik egongo da urriaren 18ra bitartean. Euskaltzaleen Topaguneak Lekeitioko 46. Euskal Zine Bilerarekin batera antolatzen duen euskarazko ikus-entzunezkoen rally-ak, 19.edizioa ospatuko du urriaren 20tik 22ra bitartean […]
18. Kameratoiko izen-ematea zabalik da
Euskaltzaleen Topagunea  -  22/09/16
  Gaur ireki da Kameratoia lehiaketan parte-hartzeko izen-emate epea eta urriaren 16ra bitartean egongo da zabalik, Kameratoiaren webgunean. Euskaltzaleen Topaguneak Lekeitioko 45. Euskal Zine Bilerarekin batera antolatzen duen euskarazko ikus-entzunezkoen rally honek bere 18.edizioa beteko du aurten eta urriaren 21etik 23ra bitartean ospatuko da Lekeition. Kameratoiak Paul Urkijo (Errementari, Irati) zuzendari ospetsua izango du gidari. […]
XVIII. Laburbirak 29 herri bisitatuko ditu euskarazko zortzi film labur erakutsiz
Euskaltzaleen Topagunea  -  21/04/26
  Laburbirak, euskarazko film laburren zirkuituak, 18. edizioa beteko du aurten euskal ikus-entzunezkoen harrobitik 8 laburmetraia Euskal Herriko hainbat aretoetara eramaten apirilaren 26tik maiatzaren 30era bitartean. Ordiziako Herri Antzokian emango zaio hasiera eta Larrabetzun amaituko da, tartean Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako hainbat herrietatik igaro eta gero. Zirkuituaren egutegia webgunean ikus daiteke. Laburbirako antolatzailea den […]
XVIII. Laburbira: film laburrak aurkezteko epea zabalik
Euskaltzaleen Topagunea  -  21/01/22
XVIII. Laburbira zirkuitura laburmetraiak aurkezteko epea zabaldu dugu eta otsailaren 4ra bitartean edozein zuzendarik bere lana aurkezteko aukera izango du webgunearen bitartez, hasi berria nahiz amateurra izan. Aurkeztu ahal izateko filmeek euskaraz egindakoak izan behar dute, 2019tik hona ekoiztutakoak, fikziozkoak eta 20 minututik beherakoak. Otsailaren 4tik eta 11ra bitartean antolakuntzak film laburren aukeraketa bat egingo […]
‘Agur’ film laburrak irabazi du 16. Kameratoia
Euskaltzaleen Topagunea  -  20/11/23
Atzo, hilak 22, egin zen sari banaketa ekitaldia online Ugaitz Alegria aktorearen gidaritzapean, eta epaimahaiaren zein ikusleen sariak jakinarazi zituzten. Hasieran 110 zinemazalek, 32 taldetan antolatuta, eman zuten izena Lekeitioko Euskal Zine Bilerarekin batera antolatzen dugun Kameratoia film laburren rallyan parte hartzeko, baina 26 izan ziren azaroaren 15eko zitara garaiz heldutako proiektuak.  36 orduko lan gogorra […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    56 − = 46