kultura archivos - Page 3 of 4 - Euskaltzaleen Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  15/01/29
Laburbira film laburren zirkuitua martxoaren 1etik apirilaren 1era izango da. Hamabigarren edizioa izango da aurtengoa, eta 80 minutuko emanaldietan 8 film labur izango dira ikusgai. Film eta zuzendari hauek osatuko dute 2015eko Laburbira: Hubert le Blonen azken hegaldia (Koldo Almandoz) Ein Land (Igone Arreitunandia) Aitona Mantangorria (Kepa Errasti) Zela Trovke (Asier Altuna) Arconada (Asier Urbieta) […]
Kulturgintza izango du ardatz urtarrilaren 29an Topaldiak
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/12/11
Kultur komunitate bizia: zein da eragile euskaltzaleon egitekoa? izenburua izango du 12. Topaldiak, urtarrilaren 29an Durangoko Landako elkartegian ospatuko den jardunaldiak. Urtero antolatzen diren jardunaldietan euskaltzaleen mugimenduarentzako intereseko diren gaiak lantzen dira eta oraingoan kulturgintza izango da aztergai. Euskaltzaleen elkarteak sortu zirenetik bertatik kulturgintzak leku zentrala izan du mugimenduaren jardueran. Hizkuntza komunitatearen artikulazio eta garapenerako […]
Ikus-entzunezkoek beren lekua hartu dute Durangoko Azokan, Irudienearen bidez
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/12/10
Euskal kulturaren plaza izan da, lau egunez, Durangoko Azoka. Abenduaren 5etik 8ra, milaka euskaltzale eta sortzaile elkartu dira Durangon, kulturaz elikatu, busti eta gogoeta egiteko. Kultura bizitzeko. Ohiko liburu eta disko azokaz gain, zortzi gune izan dira hirian: Eszenatokia, Irudienea, Ahotsenea, Plateruena,Saguganbara, Azoka TB, Kabi@ eta Areto Nagusia (Gogoetaren Plaza). Euskal kulturaren hainbat alorretako plaza […]
Udagoieneko Ostera Bilbo eta Igorrera bidean da
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/11/18
Bizkaiko kultur zirkuitua, Udagoieneko Ostera, azaroaren 5ean hasi zen Getxon. Gari musikariarekin solasaldia izan zuten berbalagun eta euskaltzaleek, eta egun batzuk geroago, kontzertua eskaini zuen Maldanbera taldearekin batera. Pasa den larunbatean, aldiz, Jainko Txiki eta Jostalari Hura ikuskizuna izan zen Balmasedan. Hilabeteak aurrera egin du, eta Udagoieneko Ostera Bilbo eta Igorrera begira jarri da. Larunbatean, […]
Durangoko Azoka, zortzi geltokiko ibilbidea
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/11/12
49.Durangoko Azokak, kulturgintzako hainbat alor lantzeko zortzi gune izango ditu aurten ere, ohiko liburu eta disko azokaz gain. Gaur aurkeztu ditugu nobedade nagusiak, Landako erakustazokan bertan. Kulturzale guztiak asebetetzeko,Landakon hasi eta San Agustin antzokiraino ibilbide bat marraztuko dugu abenduaren 5etik 8ra. Areto Nagusia, Kabi@, Azoka TB, Saguganbara, Plateruena, Ahotsenea, Irudienea eta Szenatokia dira ibilbide horretako […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    − 3 = 2