kultura archivos - Page 2 of 4 - Euskaltzaleen Topagunea

Larunbatean #Jalgi Laudiora: euskal kulturaren ikusgarritasuna aldarri
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/05/26
Aste bizia izaten ari da maiatzaren azkena Aiaraldean. Euskal kultur sorkuntzaren ikusgarritasuna, komunikazio eta transmisioa ardatz dituen Jalgi ekimenak norabide horretan kokatutako 65 kultur jarduera antolatu ditu eskualdeko 9 udalerrietan. Jardueretako batzuk kulturaren ohiko plazetan garatzen ari dira, beste batzuk aldiz, ez-ohiko publikoaren aurrean eta lekuetan. Plaza berriak ireki kulturari, komunikazioa eta transmisioa indartu. Horra […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/11/20
Donostia 2016k eta Euskaltzaleen Topaguneak Tosta proiektuaren baitan gauzatuko den sortzaile egonaldi baterako deialdia ireki dugu. Aukeratutako sortzaileak sei aste igaroko ditu Galesen, 2016ko udaberrian, bertako hizkuntza komunitatean murgilduta. Tosta proiektuak Europa Atlantikoko hainbat hizkuntza komunitate biltzen ditu. Egitasmoaren helburuak, Europako hizkuntza eta kultura txikien inguruan kontzientziatzea, eta artistak nazioartean lankidetzan aritu daitezen aukerak sortzea […]
Durangoko Azoka, kulturaren plaza 50 urtez
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/10/21
Durangoko Azoka abenduaren 4tik 8ra izango da aurten. 50 urte beteko ditu kulturaren plazak, eta azken urteetako bideari jarraituz, azokako guneetan sortzaileekin elkarrizketak, gogoetak eta lanen erakusketak egongo dira. Aste honetan izan da azokaren aurkezpen orokorra, eta bertan izan gara euskaltzaleen mugimenduko kideak. Izan ere, Berbaro taldea (Saguganbara, Plateruena), Goiena (Azoka TB) eta Euskaltzaleen Topagunea […]
Irakurzaletasuna sustatzeko Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoa bederatzigarrenez abiatu da
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/04/21
Liburuaren nazioarteko egunean, hau da, apirilaren 23an, Euskaltzaleen Topaguneak Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoaren bederatzigarren edizioa jarri du martxan, zenbait euskara elkarte, Udal, liburutegi eta liburu dendarekin batera. Irakurri, Gozatu eta Oparitu ekimena Euskal Herri osoko 42 herritan egongo da martxan ekainaren 30era arte. Irakurzaletasuna bultzatzea xede duen egitasmo honek herritarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatu […]
Topaldia, kultur jarduera berritzeko gogoeta gune
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/02/13
Gogoetarako aukera paregabea izan genuen urtarrilaren 29an Durangon, euskaltzale antolatuok kulturgintzan dugun funtzioaren inguruan pentsatu eta jarduteko modu berrien gainean aritzeko aukera. Hitzaldi motibagarriak eta esperientzia interesgarriak izan genituen bertaratutakoek eta hurrengo urtetarako kultur jardueraren oinarri izango diren ardatz asko bertan entzun genituenaren ustearekin itzuli ginen etxera. Hizkuntzaren eta kulturaren erronkak aletzen hasi genuen goiza […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    58 − 50 =