komunikabideak archivos - Topagunea

Jone Guenetxea presidente  hautatu eta jauzi kualitatiboa egiteko plangintza onartu du TOKIKOMek Batzar Nagusian
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/02/28
TOKIKOM Toki Komunikabideen Bateraguneak ohiko Batzar Orokorra egin du Eibarko Markeskua Jauregian, eta 2017rako jauzi kualitatiboa dakarren plangintza onartu du. Horrekin batera, Durangaldeko Anboto astekariko zuzendari Jone Guenetxea Arrindak hartu du presidente kargua, 2014tik kargua zuen Urko Aristiren ordez.  Bost urte dira jadanik Euskaltzaleen Topagunean biltzen ziren toki komunikabideek haien sailari gorputz eta entitate juridiko […]
Toki komunikabideen edizio berezia, abenduaren 3an
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/12/03
TOKIKOM sareko hainbat hedabidek zenbaki berezia kaleratu dute, erdaraz, euskara ulertzen ez dutenei ere euskal komunitatearen berri emateko. Normalean euskara hutsez argitaratzen diren zazpi toki komunikabidek oso zenbaki berezia kaleratu dute gaur, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko: 2014an AIARALDEA aldizkariak izandako ideiari jarraiki, Beterri-Buruntzaldeko AIURRI, Araban banatzen den ARABAKO ALEA, Elgoibarko BARREN, Debagoienako GOIENA, Uribe-Kostako HIRUKA, […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/02/06
Otsailaren 2az geroztik, Iruñerriak badu tokiko telebista berri bat, euskaraz hutsez: 1997an Baztan inguruan sortutako Xaloa Telebistak LTDan emititzeko lizentzia jaso zuen 2013an, Iruñerrian emititzeko. 2014ko azaroan TOKIKOMek, Topaguneak eta Udalbiltzak abiatutako diru-bilketa kanpainari esker, emititzeko tresneria instalatzeko behar zituen 50.000 euroak batu ostean, Xaloa Telebista otsailaren 2an hasi da emititzen Berriozarren duen egoitzatik, eta […]
Aio UK, kaixo HirUKa!
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/12/09
Hil honen amaieran kaleratuko den 263. UK aldizkaria izango da azkena, eta berezia izango da goitik behera, abenduaren 22an kaleratuko da. Ukberri.net agerkari digitala ere abenduaren bukaeran desagertu egingo da. Komunikabide biok euskalgintzako eragile esanguratsuenekin bat egin dugu, denon indarrak batuz, Uribe Kostako euskarazko komunikazio-talde berria sortzeko. Urtarrilean abiatuko da hiruka. UK-ren ibilaldia: 1995ean jaio zen Bizarra Lepoan aldizkaria, […]
Nafarroako hedabideak aurrera
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/09/15
ERRAN izanen da Baztan, Malerreka eta Bortzirietan lanean diharduten euskarazko komunikabideak batuko dituen agerkari digitalaren izena. Horrela erabaki dute Ttipi-Ttapa Fundazioak, Xorroxin Irratiak eta Xaloa Telebistak. Udazkenean zehar zehaztuko dira agerkarien edukiak, komunitatearen osaketa eta, harremanak landuko dira eskualde zabal agenteekin. Hartara, dena ongi bidean, abenduan martxan jarriko da. Bide beretik dabiltza Iruñerrian. Orain gutxi […]

HARREMANA

1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.