jaia archivos - Page 2 of 3 - Euskaltzaleen Topagunea

Mintza Eguna maiatzaren 14an izango da, Atarrabian
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/03/01
Euskal Herriko mintzalagunen jaia Atarrabian izango da aurten, maiatzaren 14an. Iruñerriko Mintzakideek eta bertako Karrikaluze euskaltzaleen elkarteak hartu dute eguna antolatzeko lekukoa.
Auzoko jaia: Eskoriatzako irudiak
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/06/16
Maiatzaren 23an Eskoriatzan ospatutako Auzoko Jaiak irudi ederrak utzi zizkigun, aniztasunean euskaraz bizitzeko nahia agertu duten hamaika lagunen irudiak. Urte osoan herriz-herri saretzen diren auzotar eta auzokideen bilgune izan zen Eskoriatza eta ondoko bideoan eta argazki galerian ikusi ahal izango dituzue bertan bizitakoak.   Argazkiak ere aurki ditzakezue gure Flickr kontuan
Berako solaslagunek prest dute Mintza Eguneko egitaraua
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/05/11
Hamargarren Mintza Eguna Beran izango da, maiatzaren 30ean. Euskal Herri osoko mintzalagunentzako egun pasa antolatu dute bertako solaslagunek, eta plana zehatz kontatu digute: Goizeko 11:00 aldean, ongi etorri ekitaldia izanen da Rikardo Baroja ikastetxeko aterpean. Sarako Txalapartariek, Bortzirietako Bertso Eskolak, Baztango Fanfarre Mi Fak eta eskualdeko Solaslagunek parte hartuko dute bertan. Herriko Ikastetxeko haurrek egindako […]
Maiatzaren 23an ospatuko da Auzoko egitasmoaren jaia
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/04/21
Eskoriatzan elkartuko dira  Auzoko egitasmoa martxan duten herri guztietako parte-hartzaileak. Maiatzaren 23an izango da zita, goizeko 11:30etan hasita. Iazko arrakasta ikusita, jai hau antolatzen den bigarren urtea izango da. Herritar guztientzat zabalik dagoen egitaraua prestatu dute horretarako, euskara ardatz izanik, jatorri ezberdinetako hizkuntza eta kulturei ere lekua eginez. Eskoriatzarekin batera, Bergara, Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, […]
Urriaren 11an ospatuko da TopaEguna
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/09/11
Hilabete falta da hitzordurako eta aurtengo TopaEgunak badu egitaraua. Derioko Tximintx elkarteko lagunekin eta Txorierri zein inguruko eskualdeetako euskaltzaleen elkarteekin batera ondu dugu aurtengo TopaEgunerako proposamena. TopaEguna euskaltzaleen topaguneetan, herriz herri antolatutako mugimenduan, parte hartzen duten euskaltzale guztiei dago zuzendua eta aurtengo lemak dioenez, euskaltzaletasunaren alde topa egiteko jai eta truke-eguna da. Aurten, esperientzien trukerako […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    59 + = 66