izarra archivos - Euskaltzaleen Topagunea

Mintza Eguna izan zen larunbatean Izarran
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/06/02
Euskal Herri osotik joandako mintzalagunak elkartu ziren lehengo larunbatean (maiatzak 31) Izarran (Urkabustaiz). Goizean hasita, egun osoko egitaraua izan zuten, eta eguraldi nahasia ez zen traba izan ondo pasatu, lagunekin elkartu eta mingainak zein gorputzak astintzeko! Goizeko 11:00etan heldu ziren lehen mintzalagunak Izarrara. Herriko frontoian zain zituzten joaldunak, txalapartariak, bertsolariak eta dantzariak, harrera egiteko. Gainera, […]
Mintza Eguna izango da larunbatean Izarran
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/05/28
Euskal Herri osoko mintzalagun eta euskaltzaleek jai giro paregabea izango dute larunbat honetan Izarran (Urkabustaiz, Araba). Zuia kuadrillako mintzalagun eta lagunek egun osoko egitaraua antolatu dute gerturatu nahi duten guztientzako, eta herriko gazteen eskutik gauerarte luzatuko da Mintza Eguna. Hauxe da egitaraua: 11:00 Ongi etorria eta hamaiketakoa plaza berrian. 12:00 Beluntzako ur jauzietara mendi ibilaldia, […]
Euskal Herriko mintzalagunen jaia, maiatzaren 31n Izarran
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/05/19
Hamar egun barru izango da Mintza Eguna, Euskal Herri osoko mintzalagunen jaia. Maiatzaren 31n Izarran (Araba) elkartuko dira mintzalagunak, egun osoko festan. Gorbeialdeko mintzalagunak dira aurtengo jaiaren antolatzaileak, eta buru belarri ari dira lanean gainontzeko lagunei harrera ona egiteko. Hona hemen egitaraua: 11:00 Ongi etorria eta hamaiketakoa plaza berrian. 12:00 Beluntzako ur jauzietara mendi ibilaldia, […]
Mintzalagun, maiatzaren 31n zatoz Izarrara!
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/05/05
Mintza Eguna, Euskal Herri osoko mintzalagunen jaia, maiatzaren 31n izango da Izarran (Araban). Gorbeialdeko mintzalagunak buru belarri ari dira egun osoko festa antolatzen, eta egitarau hau prestatu dute: 11:00 Ongi etorria eta hamaiketakoa plaza berrian. 12:00 Beluntzako ur jauzietara mendi ibilaldia, edo jolas Mintzodromoa. Aukeran! 13:30 Mintza kalejira bertsolariekin. 14:30 Bazkaria plaza berrian*. 16:30 Mintzalagun […]
Mintza Eguna Izarran izango da, maiatzaren 31n
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/03/14
Euskal Herriko mintzalagun guztien festa Araban izango da aurten, Izarran (Urkabustaiz). Gorbeialdeko mintzalagunek pozik hartu dute Mintza Eguna antolatzeko proposamena, eta egun osoko egitaraua prestatzen ari dira. Zita maiatzaren 31n izango da… eta momentuz hori baino ez dizuegu aurreratuko! Bazkarirako txartelak maiatzaren hasieran jarriko ditugu salgai, zuen herrietako euskaltzaleen elkarteen eta mintzapraktikako arduradunen bidez. Bien […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    + 89 = 99