gazteak archivos - Page 2 of 3 - Euskaltzaleen Topagunea

Arabako gazte euskaltzaleen topaketa egin zen Gasteizen
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/02/09
Arabarra, gaztea eta euskalduna? BAI, ETA ZER?  zirikatzea helburu zuen izen horren pean egin zen urtarrilaren 28an, Gasteizen, Arabako gazte euskaltzaleen topaketa. Lehen aldia izan da herrialdeko Kuadrilla edo eskualde ezberdinetako gazte euskaltzaleak elkartu direna, eta parte hartzearen aldetik, proposamenak oso harrera ona izan du, 60 gazte inguru elkartu ziren goizean Oihaneder Euskararen etxean egin […]
Gasteizko Euskararen Ginkanaren finala ikusgai
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/01/03
2016ko abenduaren 2an jokatu zen, Oihaneder Euskararen Etxean,Gasteizko Euskararen Ginakanaren 2.edizioko finala. Hurrengo bideoan daude bilduta egun hartako irudiak, gazteen esanak eta abarrak. On egin!
Abenduaren 2an izango da Gasteizko Euskararen Ginkanaren finala
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/11/29
Finala Oihanederren hasiko da 11:00etan eta honako lau taldeek  lehiatuko dute elkarren artean: Hezigaitxak, Euskararen Aingeruak, Gudariak eta Gutarrak eta gu. 2000 euro banatuko dira saritan finalisten artean, ikasbidaiarako edo bonosaritan. Partehartze arrakastatsua izan du Gasteizko Euskararen Ginkanak bere bigarren edizio honetan. Izan ere, guztira 304 gazte aritu dira, 74 taldetan elkartuta, munduko kulturak  eta […]
Aurtengo Kameratoian 85 bat gazte arituko dira
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/11/28
Abenduaren 3an izango da Euskal Herriko ikus-entzunezkoen rallyaren aurkezpena eta 6an sari banaketa. Parte hartzaileek 48 ordutan egin beharko dute film laburra eta antolakuntzari entregatu. Guztira 23 talde aurkeztu dira piztia pizteko gogoz. XII.Kameratoia basati-basatia dator! Irudienean ospatuko da laugarrenez, Durangoko Azokako ikus-entzunezkoen gunean. Piztu piztia! Lemapean, aurten irudimena eta barruko “piztia” askatzera deitu ditugu […]
XII. Kameratoia:  Piztu piztia!
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/10/19
Euskal Herriko Ikus-Entzunezkoen XII.Rallya abenduaren 3tik 6ra izango da aurten eta izen ematea urriaren 24an zabalduko du Euskaltzaleen Topaguneak. Lehiaketan 18 eta 35 urte bitarteko gazteek hartu dezakete parte eta azaroaren 24ra arte izango da zabalik izen emate epea. Rally hau bizi izan dutenek badakite tximista baten deskarga bezalakoa izaten dela: 48 ordutan sortu behar […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    84 − 80 =