Gasteizko Euskararen Ginkana archivos - Topagunea

Gasteizko Euskararen Ginkanaren finala ikusgai
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/01/03
2016ko abenduaren 2an jokatu zen, Oihaneder Euskararen Etxean,Gasteizko Euskararen Ginakanaren 2.edizioko finala. Hurrengo bideoan daude bilduta egun hartako irudiak, gazteen esanak eta abarrak. On egin!
Gudariak taldeak irabazi du Gasteizko Euskararen Ginkana
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/12/02
Finala Oihanederren burutu da gaur, 11:00etan hasita eta lehen saria “Gudariak” taldeak irabazi du; 800euro ikasbidaiarako edo bonosaritan. Guztira 74 talde hasi ziren ginkanan (304 gazte) eta haietarik 33 heldu dira ginkanako internet bidezko 6 probak egitera. Final handira, berriz, puntu gehien bilduak zituzten lau taldeak. Ez da, ez, meritu makala! Hona hemen finaleko sailkapen […]
Abenduaren 2an izango da Gasteizko Euskararen Ginkanaren finala
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/11/29
Finala Oihanederren hasiko da 11:00etan eta honako lau taldeek  lehiatuko dute elkarren artean: Hezigaitxak, Euskararen Aingeruak, Gudariak eta Gutarrak eta gu. 2000 euro banatuko dira saritan finalisten artean, ikasbidaiarako edo bonosaritan. Partehartze arrakastatsua izan du Gasteizko Euskararen Ginkanak bere bigarren edizio honetan. Izan ere, guztira 304 gazte aritu dira, 74 taldetan elkartuta, munduko kulturak  eta […]
Gasteizko Euskararen Ginkanarako izen ematea zabalik
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/09/12
 “Hizkuntza aniztasuna eta sare sozialak” izango da aurtengo gaia eta urriaren 10era arte eman daiteke izena. www.euskararenginkana.eus helbidean dago informazio guztia eskuragarri. Kutxa Ekoguneak euskaraz eta euskararekin dibertitzeko antolatzen duen lehiaketa da Euskararen Ginkana, Euskaltzaleen Topagunearen laguntzarekin.Gasteizko Udalari esker, iaz burutu zen lehen aldiz Gasteizko Euskararen Ginkana. Hala, Euskal Herri mailako lehiaketa hau hiriburu batean antolatu  zen […]

HARREMANA

1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.