euskarak 365 egun archivos - Euskaltzaleen Topagunea

Euskarak 365 egun herrietan mintegia Donostian urriaren 7an
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/09/29
Euskarak 365 egun mintegia Donostian egingo da urriaren 7an. Duela bi aste iragarritako mintegia Euskal Herriko Unibertsitateko Ignacio Maria Barriola zentroan egingo da, Donostian. Euskaltzale elkarte, euskalgintzako eragile eta udal ordezkariei (ordezkari politiko eta teknikariei) luzatu zaie mintegian parte hartzeko gonbidapena. Izena emateko aukera zabalik dago. Euskarak 365 egun ekimena aurreko urteetan antolatu izan bada […]
Aktibaziorako gida eta esperientzien bilduma argitaratu ditu Bagera elkarteak
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/09/14
Egia auzoan hasitako dinamika gero eta herri gehiagotara zabaltzen ari dela kontuan hartuz, Donostiako Bagera elkarteak esperientzia ezberdinak bildu eta argitaratu ditu. Horrekin batera, aktibaziorako gida bat ere osatu du, antzeko esperientziak martxan jarri nahi dituztenentzako. Uztailean argitaratu eta abuztu bukaeran aurkeztutako argitalpen hauen aurkezpenean aktibazio kolektiborako bidean egitasmo hauek egindako ekarpena azpimarratu dute Bagera […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/03/30
Euskarak 365 egun ekimenetik abiatuta, eta herriz herri aktibatzen ari diren dinamikak aintzat hartuta, hizkuntza praktikaren bueltan euskaltzaleak aktibatzeko proiektu bat ari gara prestatzen. Egitasmoaren oinarria, euskalgintzako eragileen arteko elkarlan sare zabala izatea dugu helburu. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin ari gara proiektuari forma ematen, eta Udaltop jardunaldian aurkeztuko dugu proposamena. Era berean, Topaguneko […]
Mintza Egunaren kronika iruditan
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/05/19
Euskararen, jaiaren eta bizitasunaren marka utzi zuten Euskal Herri osotik etorritako mintzalagunek maiatzaren 14an! Eguna eguraldi kaxkarrarekin esnatu zen arren, orduak aurrera joan ahala, giroa berotuz joan zen eta arratsaldeko erromerian zapi gorriak airean ibili ziren jaira hurbildutako guztiak. Atarrabian nabaritu zen haien falta 19:00ak aldera, Mintzalaguna beraien herrietara bueltan abiatu zirenean. Datorren urtean errepikatzeko […]
Toki komunikabideen edizio berezia, abenduaren 3an
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/12/03
TOKIKOM sareko hainbat hedabidek zenbaki berezia kaleratu dute, erdaraz, euskara ulertzen ez dutenei ere euskal komunitatearen berri emateko. Normalean euskara hutsez argitaratzen diren zazpi toki komunikabidek oso zenbaki berezia kaleratu dute gaur, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko: 2014an AIARALDEA aldizkariak izandako ideiari jarraiki, Beterri-Buruntzaldeko AIURRI, Araban banatzen den ARABAKO ALEA, Elgoibarko BARREN, Debagoienako GOIENA, Uribe-Kostako HIRUKA, […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    5 + 2 =