euskara archivos - Page 8 of 9 - Euskaltzaleen Topagunea

Emaize Sexologia Zentroak irabazi du Euskararen Ginkanaren 4. edizioa
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/04/20
Apirilaren 18an, larunbata, jokatu da Euskararen Ginkanaren finala Kutxa Ekogunean, lehen faseko probetan puntu gehien batu zituzten lau taldeekin. Itziar Ituño aktoreak gidatuta, aurtengo edizioko azken bost probak aurrez aurre burutu behar izan dituzte taldeek. Denen artean,  Gasteizeko Emaize Sexologia Zentroko kideak gailendu dira eta beraiek jaso dute sari nagusia: euskarazko proiektu bat sustatzeko 3.000 […]
Topaldia, kultur jarduera berritzeko gogoeta gune
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/02/13
Gogoetarako aukera paregabea izan genuen urtarrilaren 29an Durangon, euskaltzale antolatuok kulturgintzan dugun funtzioaren inguruan pentsatu eta jarduteko modu berrien gainean aritzeko aukera. Hitzaldi motibagarriak eta esperientzia interesgarriak izan genituen bertaratutakoek eta hurrengo urtetarako kultur jardueraren oinarri izango diren ardatz asko bertan entzun genituenaren ustearekin itzuli ginen etxera. Hizkuntzaren eta kulturaren erronkak aletzen hasi genuen goiza […]
Badator Euskararen Ginkanaren laugarren edizioa
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/01/23
Kutxa Ekoguneak euskaraz eta euskararekin dibertitzeko antolatzen duen lehiaketa da Euskararen Ginkana, aurten lehen aldiz Azkue Fundazioarekin elkarlanean burutuko duena.  Bi erakundeek euskara sustatzeko duten konpromisoan bat egin, eta beraien lan eremuak diren IKTak eta ekologia elkartu dituzte proiektu bakarrean. Laugarren edizio honetan ere, Euskaltzaleen Topagunea izango da lehiaketaren koordinatzailea. Lau urtetako ibilbidea duen proiektua […]
Kulturgintza izango du ardatz urtarrilaren 29an Topaldiak
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/12/11
Kultur komunitate bizia: zein da eragile euskaltzaleon egitekoa? izenburua izango du 12. Topaldiak, urtarrilaren 29an Durangoko Landako elkartegian ospatuko den jardunaldiak. Urtero antolatzen diren jardunaldietan euskaltzaleen mugimenduarentzako intereseko diren gaiak lantzen dira eta oraingoan kulturgintza izango da aztergai. Euskaltzaleen elkarteak sortu zirenetik bertatik kulturgintzak leku zentrala izan du mugimenduaren jardueran. Hizkuntza komunitatearen artikulazio eta garapenerako […]
Euskara jendea: jarraipen interesgarria Elgoibarren
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/11/21
Urtebete da jadanik Ibaizabal Mendebalde Kultur Elkarteak eta Zenbat Gara elkarteak Juan Carlos Etxegoien Xamar-en Euskara Jendea liburuan oinarritutako dokumental sorta aurkeztu zutela. Emanaldi ugari eskaini dituzte azken urtean zehar eta oraindik ere, interesa duen ororentzat eskaintza zabalik dute. Azken hilabete bietan Elgoibarko Izarrak ikastaro eta ziklo interesgarria eskaini du. Euskara Jendearen sei kapituluak eskaini […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    81 − 74 =