euskara elkarteak archivos - Topagunea

Baditugu DemaSA lehikateraren 2.edizioko irabazleak!
Euskaltzaleen Topagunea  -  19/12/11
Igandean, abenduaren 8an, Irudienean ospatu zen DemaS.A (sortzaile amateurren dema) bigarren edizioa 54. Durangoko Azokaren barruan. Urritik urrira bitartean laburmetraien eta rallyetan irabazleak izandako lanak aurkeztu ziren Durengoko Zugaza Zinemetan. Bertan talde irabazle guztiak bertaratu ziren eta beraien lanak berriz pantaila handian ikusteko aukera izan zuten azokara hurbildutako ikusleen aurrean. Ugaitz Alegriak gidatutako finalisten final […]
Hizkuntza ohiturak direla-eta
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/10/31
Duela bizpahiru urte biziki interesgarria iruditu zitzaidan gutuna irakurri nuen Egunkarian. Eibarko Aitor Gorosabelek izenpetzen zuen eskutitza eta bertan, euskararekin izan duen gatazka azaltzen zuen.  Euskal Herriko milaka gazteri gertatu zaion bezala, nahiz eta ikasketak ikastolan egin, bere harremanak gaztelera hutsean gauzatzen ziren. Horrek sortzen zion egonezina jasan ezinik, halako batean, erabaki irmoa hartu zuen: […]
Euskaltzaleen Topaguneak 20 urte
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/02/09
Argazki bat eskuratu genuen joan den astean; Eibarko …Eta Kitto! elkarteko lagunek pasa ziguten duela 20 urte Bilboko Kafe Antzokian ateratako argazkia. Hiru lagun ageri dira (tartean Axun Aierbe eta Fernando Muniozguren) eta atzean euskara elkarteen Topagunea dioen kartel handi bat. Otsailaren 1ean bete dira 20 urte Euskaltzaleen Topagunea legez eratu zela. Ordurako ia 15 […]
Topaldia urtarrilaren 25 eta 26an, zubigintza ardatz
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/01/11
Urtarrilaren 25 eta 26an egingo da Durangoko Landako elkartegian aurtengo Topaldia. “Euskararen herria: zubiak eta palankak” izenburuko jardunaldiotan, zubigintza izango da gai nagusia. Bi eguneko egitaraua lau bloketan banatu da: Lehenengo atalean euskararen eta euskararen hizkuntza komunitatearen garapenean hurrengo urteetan euskaltzaleen mugimenduarentzako giltzarri izan daitezkeen lan-ildoak izango dira aztergai, batetik, eta zubigintzak izango duen garrantzia […]
Urteko Batzar Nagusia egin zuen Euskaltzaleen Topaguneak
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/04/24
Batzar Nagusi bikoitza izan arren, arina eta laburra izan zen joan den ostiralean, apirilaren 17an Durangon egindako bilkura. Bikoitza diogu, urtero egiten den Ohiko Batzar Nagusiaz gain, estatutuak aldatzeko proposamenak egonik, Ez-Ohiko batzarra ere gehitu baitzitzaion hitzorduari. Edonola, aurreko hilabetean batzarra prestatzeko lurraldez-lurralde izandako bost bileretan gaiak aurreratzeak asko lagundu zuen bilera arina izan zedin. […]
Topaldia: kulturgintza hizpide urtarrileko jardunaldian
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/10/22
Zer funtzioa du euskaltzaleen mugimenduak euskarazko kulturgintzan? Zein eginkizun dugu euskara elkarteok herriko kultur dinamikaren eragile modura? Galdera nagusi hauei erantzun nahi izango die datorren urtarrilaren 29an Durangon ospatuko den jardunaldiak. Urtero antolatu ohi ditu Topaguneak jardunaldiak (hurrengoa hamabigarrena izango da) eta urtez-urte euskaltzaleen mugimenduarentzako gertuko eta intereseko den gaia aukeratzen da lantzeko. 2014ko urtarrilean, […]

HARREMANA

1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

− 2 = 1