euskaltzaleak archivos - Euskaltzaleen Topagunea

Aktibaziorako gida eta esperientzien bilduma argitaratu ditu Bagera elkarteak
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/09/14
Egia auzoan hasitako dinamika gero eta herri gehiagotara zabaltzen ari dela kontuan hartuz, Donostiako Bagera elkarteak esperientzia ezberdinak bildu eta argitaratu ditu. Horrekin batera, aktibaziorako gida bat ere osatu du, antzeko esperientziak martxan jarri nahi dituztenentzako. Uztailean argitaratu eta abuztu bukaeran aurkeztutako argitalpen hauen aurkezpenean aktibazio kolektiborako bidean egitasmo hauek egindako ekarpena azpimarratu dute Bagera […]
Arabako gazte euskaltzaleen topaketa egin zen Gasteizen
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/02/09
Arabarra, gaztea eta euskalduna? BAI, ETA ZER?  zirikatzea helburu zuen izen horren pean egin zen urtarrilaren 28an, Gasteizen, Arabako gazte euskaltzaleen topaketa. Lehen aldia izan da herrialdeko Kuadrilla edo eskualde ezberdinetako gazte euskaltzaleak elkartu direna, eta parte hartzearen aldetik, proposamenak oso harrera ona izan du, 60 gazte inguru elkartu ziren goizean Oihaneder Euskararen etxean egin […]
Topaldia urtarrilaren 25 eta 26an, zubigintza ardatz
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/01/11
Urtarrilaren 25 eta 26an egingo da Durangoko Landako elkartegian aurtengo Topaldia. “Euskararen herria: zubiak eta palankak” izenburuko jardunaldiotan, zubigintza izango da gai nagusia. Bi eguneko egitaraua lau bloketan banatu da: Lehenengo atalean euskararen eta euskararen hizkuntza komunitatearen garapenean hurrengo urteetan euskaltzaleen mugimenduarentzako giltzarri izan daitezkeen lan-ildoak izango dira aztergai, batetik, eta zubigintzak izango duen garrantzia […]
Ermuan bagara! aldarrikatu dugu
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/06/20
(Ermuko Euskal Birusa euskaltzaleen topagunearen kronika) Maiatzaren 28an, 12 ordu eta erdiz Ermuko erdigunea euskaraz bete genuen. Gure helburuak bete ziren, jai giroan Ermuan bagarela aldarrikatu genuen. Egun jendetsua eta parte hartzailea izan zen, adin guztietako jendea eta esparru ezberdinetakoa bildu baitzen plazan. Goizean kirolek, ikastaroek, mintzodromoak plaza bete zuten. Euskaldun berriek ere beraien tartetxoa […]
Ermuan bagara!
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/05/24
Ermuko euskaltzaleek harrotasunez eta indarrez hartuko dute maiatzaren 28an herriko plaza. Duela urtebete Euskal Birusa euskaltzaleen elkartearen ekimenez abiatutako gogoetak herriko euskaltzaleen saretze berri bat martxan jartzea ekarri zuen. Hilabeteak joan dira eta maiatzaren 28an 12 ordu eta erdiz euskarak eta euskaltzaleek herriko erdigunea hartuko dute. Egunak egitarau trinkoa izango du, baina egitarautik harantzago, herritar, […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    5 + 4 =