etxalar archivos - Topagunea

Mintzalagunentzako oporraldia Etxalarren, abuztuaren 1etik 9ra
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/07/07
Etxalarko Mokorreko Borda baserriko lagunek mintzalagunentzako 9 eguneko egonaldia antolatu dute. Abuztuaren 1etik 9ra, euskaraz bizi, atseden hartu, lagun berriak egin eta esperientzia berriak izateko aukera paregabea dago, oraindik planik egin ez duten kideentzako: irteerak, sukaldaritza, kantu eta masaje tailerrak… Egonaldian mintzalagunek eta beren lagun zein senitartekoek eman dezakete izena, euskaraz aritzea da baldintza bakarra. […]
Mintzalagunentzako asteburu pasa antolatu dute Etxalarren
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/02/04
Martxoaren 13tik 15era, Etxalarko Mokorreko Borda baserriko lagunek Euskal Herri osoko mintzalagunentzako asteburu pasa antolatu dute. Azken bi urteetan bezala, bi eguneko egitarau betea prestatu dute, mintzalagunen arteko harremana sustatu eta euskararen bidez bizipen atseginak izateko. Ostiral arratsaldetik igande arratsaldera bitartean, mendi ibilaldia, herrian ibilaldi gidatua, masaje, sukaldaritza eta dantza tailerrak, kantaldiak eta beste zenbait […]
Errepikatzeko modukoa!
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/04/08
Pasa den asteburuan, apirilaren 4tik 6ra, Euskal Herriko hainbat txokotako 20 mintzalagun elkartu ziren Etxalarren. Ostiral arratsaldean heldu eta igande bazkalosterarte, tertulian aritzeko zein hainbat ekintza egiteko astia izan dute Mokorreko Borda baserrian, eta esan digutenez, “izugarrizko esperientzia izan da, errepikatzeko modukoa!“ Bertako arduradunekin batera, Etxalarko baso eta erreka inguruetatik ibilaldiak egin dituzte (bide batez […]
Mintzalagunentzako plana Etxalarren, apirilaren 4tik 6ra
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/02/17
Apirilaren 4tik 6ra, Euskal Herri osoko mintzalagunentzako asteburu pasa antolatu dute Etxalarko Mokorreko Borda baserriko lagunek. Sukaldaritza eta masaje tailerrak, kantu gaua, mendi bueltak, herritarrekin solasaldiak eta mila bizipen izango dira Etxalarren. Iaz 50 mintzalagun joan ziren Etxalarrera, eta poz pozik itzuli ziren etxera. Asko berriz joateko gogoz geratu ziren… eta oraintxe daukate aukera! Ostiral […]

HARREMANA

1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.