ekintza osagarriak archivos - Page 2 of 2 - Euskaltzaleen Topagunea

Mintza Eguna Beran izango da, maiatzaren 30ean
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/03/16
Euskal Herriko mintzalagunen jaiak 10 edizio beteko ditu aurten, eta lehen urtean bezala, Nafarroan izango da. Bortzirietako solaslagunak eguna prestatzen ari dira, mintzalagun eta euskaltzale guztientzako jai giro atsegina izan dadin. Aipatu bezala, 2015eko Mintza Eguna Beran izango da, maiatzaren 30ean. Bazkarirako izen ematea maiatzaren hasieran zabalduko da, tokian tokiko mintzapraktikako dinamizatzaileen eta Euskaltzaleen Topagunearen […]
Mintzalagunentzako asteburu pasa antolatu dute Etxalarren
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/02/04
Martxoaren 13tik 15era, Etxalarko Mokorreko Borda baserriko lagunek Euskal Herri osoko mintzalagunentzako asteburu pasa antolatu dute. Azken bi urteetan bezala, bi eguneko egitarau betea prestatu dute, mintzalagunen arteko harremana sustatu eta euskararen bidez bizipen atseginak izateko. Ostiral arratsaldetik igande arratsaldera bitartean, mendi ibilaldia, herrian ibilaldi gidatua, masaje, sukaldaritza eta dantza tailerrak, kantaldiak eta beste zenbait […]
Mintza Eguna Izarran izango da, maiatzaren 31n
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/03/14
Euskal Herriko mintzalagun guztien festa Araban izango da aurten, Izarran (Urkabustaiz). Gorbeialdeko mintzalagunek pozik hartu dute Mintza Eguna antolatzeko proposamena, eta egun osoko egitaraua prestatzen ari dira. Zita maiatzaren 31n izango da… eta momentuz hori baino ez dizuegu aurreratuko! Bazkarirako txartelak maiatzaren hasieran jarriko ditugu salgai, zuen herrietako euskaltzaleen elkarteen eta mintzapraktikako arduradunen bidez. Bien […]
Mintzalagunentzako plana Etxalarren, apirilaren 4tik 6ra
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/02/17
Apirilaren 4tik 6ra, Euskal Herri osoko mintzalagunentzako asteburu pasa antolatu dute Etxalarko Mokorreko Borda baserriko lagunek. Sukaldaritza eta masaje tailerrak, kantu gaua, mendi bueltak, herritarrekin solasaldiak eta mila bizipen izango dira Etxalarren. Iaz 50 mintzalagun joan ziren Etxalarrera, eta poz pozik itzuli ziren etxera. Asko berriz joateko gogoz geratu ziren… eta oraintxe daukate aukera! Ostiral […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    + 48 = 58