durango archivos - Page 2 of 3 - Euskaltzaleen Topagunea

Durangoko Azoka, kulturaren plaza 50 urtez
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/10/21
Durangoko Azoka abenduaren 4tik 8ra izango da aurten. 50 urte beteko ditu kulturaren plazak, eta azken urteetako bideari jarraituz, azokako guneetan sortzaileekin elkarrizketak, gogoetak eta lanen erakusketak egongo dira. Aste honetan izan da azokaren aurkezpen orokorra, eta bertan izan gara euskaltzaleen mugimenduko kideak. Izan ere, Berbaro taldea (Saguganbara, Plateruena), Goiena (Azoka TB) eta Euskaltzaleen Topagunea […]
Berbaroren Haur Literatura Aretoak erakuslehio digitala aurkeztu du
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/09/29
Durangoko Berbaro elkarteak haurliteraturaretoa.eus gunea aurkeztu du. Urte asko dituen egitasmoa da Haur Literatura Aretoa, haur eta gaztetxoen artean irakurzaletasuna sustatzea helburu duen ekimena. Orain arte askotariko ekintzak martxan jarri izan dituzte, beti ere aipatutako helburuarekin: erakusketak, idazleekin elkarrizketak, ipuin kontaketak, antzezlanak, Durango Azokan antolatu ohi duten Saguganbara edo liburu erraldoiak, batzuk aipatzearren. Hortaz gain, […]
Topaldia, kultur jarduera berritzeko gogoeta gune
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/02/13
Gogoetarako aukera paregabea izan genuen urtarrilaren 29an Durangon, euskaltzale antolatuok kulturgintzan dugun funtzioaren inguruan pentsatu eta jarduteko modu berrien gainean aritzeko aukera. Hitzaldi motibagarriak eta esperientzia interesgarriak izan genituen bertaratutakoek eta hurrengo urtetarako kultur jardueraren oinarri izango diren ardatz asko bertan entzun genituenaren ustearekin itzuli ginen etxera. Hizkuntzaren eta kulturaren erronkak aletzen hasi genuen goiza […]
Kulturgintza izango du ardatz urtarrilaren 29an Topaldiak
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/12/11
Kultur komunitate bizia: zein da eragile euskaltzaleon egitekoa? izenburua izango du 12. Topaldiak, urtarrilaren 29an Durangoko Landako elkartegian ospatuko den jardunaldiak. Urtero antolatzen diren jardunaldietan euskaltzaleen mugimenduarentzako intereseko diren gaiak lantzen dira eta oraingoan kulturgintza izango da aztergai. Euskaltzaleen elkarteak sortu zirenetik bertatik kulturgintzak leku zentrala izan du mugimenduaren jardueran. Hizkuntza komunitatearen artikulazio eta garapenerako […]
Ikus-entzunezkoek beren lekua hartu dute Durangoko Azokan, Irudienearen bidez
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/12/10
Euskal kulturaren plaza izan da, lau egunez, Durangoko Azoka. Abenduaren 5etik 8ra, milaka euskaltzale eta sortzaile elkartu dira Durangon, kulturaz elikatu, busti eta gogoeta egiteko. Kultura bizitzeko. Ohiko liburu eta disko azokaz gain, zortzi gune izan dira hirian: Eszenatokia, Irudienea, Ahotsenea, Plateruena,Saguganbara, Azoka TB, Kabi@ eta Areto Nagusia (Gogoetaren Plaza). Euskal kulturaren hainbat alorretako plaza […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    53 − 43 =