durango archivos - Euskaltzaleen Topagunea

Topaldiaren bideoak sarean
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/03/01
Urtarrilaren 25 eta 26an Durangon ospatutako Topaldiaren edukiak sarean daude jadanik. “Euskararen herria: zubiak eta palankak” izenburua izan du aurtengo Topaldian, eta bi egunetan euskaltzaleen elkarteen jardueran giltzarri den zubigintza aztertu zen ikuspegi ezberdinetatik. Jardunaldietan parte hartu ezin izan zutenek bideoetan eduki interesgarri asko aurkituko dituzte. Hurrengo asteotan joango gara eduki guztiak apurka apurka zabaltzen. […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/02/09
Euskara biziberritzeko prozesuan zubigintzaren aldeko apustua egiteko beharra azaleratu da urtarrilaren 25 eta 26an Durangon ospatutako Topaldian. Bi egunetan 18 hizlari eta hainbat partaideren ahotsak entzun ahal izan dira jardunaldietan, eta nagusi izan dira zubi berriak sortzearen aldeko iritziak. Euskararen biziberritze prozesuan bizitzen ari den ziklo aldaketa izan zuten hizpide lehen hitzaldian Kike Amonarriz eta […]
Topaldia urtarrilaren 25 eta 26an, zubigintza ardatz
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/01/11
Urtarrilaren 25 eta 26an egingo da Durangoko Landako elkartegian aurtengo Topaldia. “Euskararen herria: zubiak eta palankak” izenburuko jardunaldiotan, zubigintza izango da gai nagusia. Bi eguneko egitaraua lau bloketan banatu da: Lehenengo atalean euskararen eta euskararen hizkuntza komunitatearen garapenean hurrengo urteetan euskaltzaleen mugimenduarentzako giltzarri izan daitezkeen lan-ildoak izango dira aztergai, batetik, eta zubigintzak izango duen garrantzia […]
Zabalik dago Irudienean lanak aurkezteko epea
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/10/04
Durangoko Azokako ikus-entzunezkoen plazan, Irudienean, lanak aurkeztu eta proiektatzeko aukera daukate sortzaileek. Horretarako, urriaren 16ra arte eman daiteke izena, bi bidetatik: 1.- Durangoko Azokaren webgunean erregistratu eta izen ematea beteta. 2.- Erantsitako dokumentua deskargatu, bete eta kultura@topagunea.eus helbidera bidalita. IRUDIENEAn, era guztietako lanak aurkez daitezke, hala nola film laburrak, luzeak, dokumentalak, fikzioa, animazioa, spotak eta […]
Durangoko Azokako guneen egitaraua ikusgai
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/11/20
Pasa den asteazkenean Durangoko Azokako guneen egitaraua aurkeztu genuen Plateruenan. Bertan izan ginen, Gerediaga elkartearekin batera, koordinazio mahaiko kideak, tartean Berbaro, Goiena, Plateruena eta Euskaltzaleen Topagunea. Bost egunetan, adin eta gustu guztientzako egitaraua izango dugu. Informazioa, Durangoko Azokaren atarian aurki daiteke. Irudieneari dagokionez, ikus-entzunezko lanen erakusleiho eta iritzi trukerako gune izango da 5. urtez. Besteak […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    90 − = 82