donostia archivos - Euskaltzaleen Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  18/07/20
Urriaren  20an euskara modu ezberdinean bizi duten hainbat lagun elkartuko gara Donostiako Miramar Jauregian. Bertan “Bizi euskara zure erara. Zuk nola bizi duzu?” galdera proposatuko dugu abiapuntu modura, Euskal Herrian ofizial diren hiru hizkuntzetan. Gune Irekiaren metodologiaren erabilita egingo dugun gizarte elkarrizketaren honen bidez, euskara eta aniztasunaren inguruan modu ireki eta parte hartzailean hausnartu nahi dugu. […]
Gazteek euskara nola bizi duten hausnartzeko Gune Irekia
Euskaltzaleen Topagunea  -  18/04/10
Euskal Herri osoko gazte euskaltzaleak Donostian bilduko dira maiatzaren 5ean, Gune Irekiaren metodologia erabiliz euskara nola bizi duten hausnartzeko. Beti adin talde estrategiko modura agertu izan da gazteena euskalgintzako plangintzatan, baina nahi baino gutxiagotan izan dira gazteak beraiek hausnarketen protagonista (salbuespen azpimarragarriak salbu). Asko hitz egin da gazteetaz, baina nahi baino gutxiagotan entzun da gazteen […]
Euskarak 365 egun herrietan mintegia Donostian urriaren 7an
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/09/29
Euskarak 365 egun mintegia Donostian egingo da urriaren 7an. Duela bi aste iragarritako mintegia Euskal Herriko Unibertsitateko Ignacio Maria Barriola zentroan egingo da, Donostian. Euskaltzale elkarte, euskalgintzako eragile eta udal ordezkariei (ordezkari politiko eta teknikariei) luzatu zaie mintegian parte hartzeko gonbidapena. Izena emateko aukera zabalik dago. Euskarak 365 egun ekimena aurreko urteetan antolatu izan bada […]
Lizarrako Mintzamendipintxopotepraktika taldeak irabazi du Euskararen Ginkanako 5. edizioa
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/01/29
Kutxa Ekogunean ospatu da Euskal Herriko Euskararen Ginkanaren 5. edizioko finala. Ginkanaren finalean orain arteko probetan puntu gehien batu dituzten lau taldeak aritu dira lehian. Urko Aristi kazetariak gidatuta, aurtengo edizioko azken lau probak aurrez-aurre burutu behar izan dituzte taldeek. Denen artean, Mintzamendipintxopotepraktika taldeko kideak gailendu dira eta beraiek jaso dute sari nagusia: euskarazko proiektu […]
20 aldiz topa, mintzalagun!
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/06/25
“Hogei urte oroitzeko eta berriak deitzeko topa dagigun topo egiten dugun aldi bakoitzeko.” Mintzalagun egitasmoen 20. urteurrena ospatu zuten lehengo astean Donostiako Bagera elkarteko mintzalagun eta euskaltzaleek. Egia auzoko Gasteszenan bildu ziren, dantza, antzerki eta bertso artean, hogei urteko ibilbideari begiratu eta bide horretan aritutakoei eskerrak emateko. Dozena bat lagunek sortu zuten lehen mintzalagun taldea, […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    72 − 62 =