donostia 2016 archivos - Topagunea

Hizkuntza irizpideen gida eta hiztegitxoak
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/09/07
Nola landu hizkuntza irizpideak kulturarteko harremanetan? Nola egin lekua gure hizkuntzari, zubi hizkuntzak erabiltzen diren esparruetan? Nola errespetatu gainontzekoen hizkuntzak? Hizkuntza irizpideen gida Tosta egitasmoaren ondare nagusietako bat, kulturarteko harremanetarako hizkuntza kudeaketarako gida proposamena izango da. Komunitate desberdinetako eragileen arteko harremanetan, tokian tokiko hizkuntzei lehentasuna emango dien hizkuntza erabilerarako eredua sortu nahi dugu. Horretarako, esperientziak […]
Tosta ekimena, Europako hizkuntza txikiak elkarlanean
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/09/07
Tosta, Europako Atlantikoko zazpi hizkuntza txikik elkarlanean osatu dugun ekimena da. Donostia 2016rekin batera, hizkuntza aniztasuna ospatu eta aldarrikatu dugu Galizia, Gales, Eskozia, Irlanda, Kornualles, Frisia eta Euskal Herriko hizkuntzetako zenbait eragilek. Kulturgintza oinarri hartuta, urte hasieratik hona sortzaile egonaldiak eta jaialdiak antolatu ditugu komunitate guztietan. Tosta ekimena, zergatik? Proiektua osatzen dugun eragileek gure komunitateetan […]
Kornuallesen izango da Tosta jaialdia, gaurtik igandera bitartean
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/06/17
Tosta ekimenaren bigarren jaialdia gaur, ekainaren 17an, hasiko da Kornualleseko Falmouth herrian. Bertako International Sea Shanty jaialdiarekin bat egingo du Tostak, eta bi egunez publiko zabalari eskainitako jarduera parte-hartzaileak eta zuzeneko musika emanaldiak egingo dira: Tosta Banda, Tosta kantua, tailerrak, mosaikoak, flash mob-a,  kontzertuak, street art-a, erakusketak, kantujira, zuzeneko irrati emisioak eta abar.  Jaialdien helburua, […]
Uxue Arzelus sortzaileak hasi du Galesen Tosta egonaldia
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/03/16
Tosta proiektuaren baitan, Uxue Arzelus donostiarrak sei aste igaroko ditu Galesen, Machynlleth herrian. Astelehen iluntzean heldu zen bertara, eta atzo inguruko zenbait sortzaile eta hizkuntza eragilerekin elkartu zen. Celtic Neighbours elkarteko kideek antolatu duten egonaldian, film labur bat egingo du hizkuntza komunitatean murgilduta.
Uxue Arzelus da Tosta proiektuan Galesen sei asteko egonaldia egiteko hautatutako artista
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/02/01
Uxue Arzelus (Donostia, 1989) ikus-entzunezko sortzaileak sei aste igaroko ditu Galesen, martxoa eta apirila bitartean. Tosta proiektuaren baitako egonaldian, bertako hizkuntza komunitatean murgildu eta dokumental labur bat osatuko du. Sortzailearen helburua, euskara eta gales hiztunak elkartuko dituen ikus-entzunezkoa sortzea da. Belaunaldi, sexu, arraza, ikasketa zein hizkuntza maila desberdinetako pertsonak elkarrizketatuko ditu, hizkuntza hauen erretratu bat […]

HARREMANA

1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.