bortziriak archivos - Topagunea

Eskermile Bera!
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/06/02
Pasa den larunbatean, maiatzaren 30ean, Euskal Herriko Mintza Eguna izan genuen Beran. Herriko solaslagunek egun pasa ederra eskaini ziguten bertaratutako mintzalagun eta euskaltzaleei, hamaiketako, ibilbide gidatu, dantzaldi eta guzti. Argazkiekin gozatzeko unea da. Berara heldu berri, ongi etorria eta hamaiketakoa izan genituen. Bertsolariak, txapalartariak, herriko umeek mintzalagunei egindako marrazkiak… jatekoa Berako solaslagunek eurek prestatu zuten! […]
Berako solaslagunek prest dute Mintza Eguneko egitaraua
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/05/11
Hamargarren Mintza Eguna Beran izango da, maiatzaren 30ean. Euskal Herri osoko mintzalagunentzako egun pasa antolatu dute bertako solaslagunek, eta plana zehatz kontatu digute: Goizeko 11:00 aldean, ongi etorri ekitaldia izanen da Rikardo Baroja ikastetxeko aterpean. Sarako Txalapartariek, Bortzirietako Bertso Eskolak, Baztango Fanfarre Mi Fak eta eskualdeko Solaslagunek parte hartuko dute bertan. Herriko Ikastetxeko haurrek egindako […]
Mintza Eguna Beran izango da, maiatzaren 30ean
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/03/16
Euskal Herriko mintzalagunen jaiak 10 edizio beteko ditu aurten, eta lehen urtean bezala, Nafarroan izango da. Bortzirietako solaslagunak eguna prestatzen ari dira, mintzalagun eta euskaltzale guztientzako jai giro atsegina izan dadin. Aipatu bezala, 2015eko Mintza Eguna Beran izango da, maiatzaren 30ean. Bazkarirako izen ematea maiatzaren hasieran zabalduko da, tokian tokiko mintzapraktikako dinamizatzaileen eta Euskaltzaleen Topagunearen […]
Nafarroako hedabideak aurrera
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/09/15
ERRAN izanen da Baztan, Malerreka eta Bortzirietan lanean diharduten euskarazko komunikabideak batuko dituen agerkari digitalaren izena. Horrela erabaki dute Ttipi-Ttapa Fundazioak, Xorroxin Irratiak eta Xaloa Telebistak. Udazkenean zehar zehaztuko dira agerkarien edukiak, komunitatearen osaketa eta, harremanak landuko dira eskualde zabal agenteekin. Hartara, dena ongi bidean, abenduan martxan jarriko da. Bide beretik dabiltza Iruñerrian. Orain gutxi […]

HARREMANA

1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.