berbalaguna archivos - Topagunea

Mintza Eguna: Hondarribian izango da ekainaren 2an
Euskaltzaleen Topagunea  -  18/04/19
Hondarribian izango da aurten Euskal Herriko mintzalagunak bilduko dituen festa handia. Blagan euskara elkartearekin bat eginda, Mintza Egunak euskaltzale guztiei euskarari atxikitzeko deia zabalduko die, mintza taldeetan ereindako olatua, elkarrekin euskaraz aritzeko ohitura, kalera zabaltzeko!
Mintzapraktikaren bueltan jardunaldia urriaren 19an Arrasaten
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/09/29
Arrasateko Zahar-Berri egitasmoak 20. urteurrena ospatzen duela baliatuz, Mintzapraktikaren bueltan jardunaldia antolatu du Arrasateko AED elkarteak, Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean. Datorren urriaren 19an egingo da jardunaldia, Arrasateko Kulturaten, areto nagusian. Jardunaldian mintzapraktika programen inguruko ekarpenak zein egitasmotik kanpoko eragina zabaltzeko proposamenak ere aurkeztuko dira. Mintzapraktika egitasmoak Gaur egun oso ohikoa da Euskal Herriko edozein txokotan euskaraz […]
Mintzapraktika egitasmoetan izena emateko epea zabalik
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/09/22
Irailaren 21ean abiatu dugu 2017-2018 ikasturteko Mintzapraktika programen kanpaina. Gasteizko Gorbea Bodegoian Mintzapraktika saio bat egin genuen eta datozen asteetan aukera izango da ikasturte honetan programetan izena emateko. Eskerrik Bodegoira etorri zineten Mintzalagun eta dinamizatzaile guzti-guztiei! Egitasmoetan parte hartzeko aukera  Mintzalagun izateko euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko konpromisoa hartzea, bi baldintza horiek, […]
Mintza Eguna 2017: egitaraua eta bazkarirako lau menuak
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/04/28
Ekainaren 3an Derio izango da Euskal Herriko mintzalagun, mintzakide, berbalagunon Topagune. Lagunartean euskaraz hitz egin eta ondo pasatzeko sekulako plana ari dira prestatzen:  Hamaiketakoa, triki-dantza poteoa, bisita gidatua, kalejira, bazkaria… Maiatzaren 29a baino lehen eman behar da izena, www.mintzalaguna.eus atarian, edo herriko dinamizatzailearen bidez, bestela. Egitarauaren eta menuen berri jakin nahi? 
Mintzapraktikarekin konturatzerako euskaraz!
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/09/20
2016-2017 ikasturteko Mintzapraktika egitasmoak abiatu du bere bidea, zabaldu da izena emateko epea eta Euskal Herriko euskaltzale guztiei egin nahi diegu proposamena: astean ordu betez beste pertsona batekin elkartu eta euskaraz aritzeko agendan tartetxo bat egitea. Izan ere, urteetako esperientziak erakutsi du askok egunerokotasunean euskaraz bizitzeko saltoa eman dutela, bidelagun izan dituzten mintzalagunei esker. Aurten […]

HARREMANA

1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.