auzokideak archivos - Topagunea

Auzoko jaia Soraluzen egingo da maiatzaren 5ean
Euskaltzaleen Topagunea  -  18/04/20
Bosgarrenez antolatuko dugu Auzoko jaia, aurtengoa Soraluzen. Auzoko egitasmoa martxan dugun herri guztietako parte-hartzaileok urte osoan egindako lanaren erakusleiho gisara baliatzen dugu jaia, topaketarako eta elkar-ezagutzarako gune modura. Aurtengo hitzordua maiatzaren 5ean izango da, larunbatarekin, goizeko 11:00etan hasita. Gaur egun hamar herritan dago martxan Auzoko egitasmoa, eta jatorri eta hizkuntza komunitate ezberdinetako ehunka lagun ari […]
“Auzokoak” dokumentala aurkeztu da
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/06/22
Arrasaten egindako ekitaldian proiektatu zen jende aurrean lehen aldiz elkarrekin eta euskaraz bizitzea lorgarria dela erakutsi nahi duen dokumentala. Bertan izan ziren hainbat herrietako udal ordezkariak eta baita haien bizipenak lan honetan partekatzeko prest azaldu diren protagonistak ere. Mikel Irizar Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasunareko zuzendari nagusiak eta Jasone Mendizabal Euskaltzaleen Topaguneko zuzendariak egin zieten […]
Oñatin egingo da Auzoko egitasmoaren 3.jaia
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/04/28
Oñatin elkartuko dira aurten Auzoko egitasmoa martxan duten herri guztietako parte-hartzaileak. Maiatzaren 28an izango da zita, goizeko 11:30etan hasita. Jaia baina, herritar guztiei zabalik egongo da eta horretarako, adin tarte guztietara egokitutako egitaraua osatu da. Euskara erdigunean jarrita, jatorri ezberdinetako hizkuntza eta kulturak ezagutzeko aukera emango du jaiak. Aurreko bi edizioen arrakasta ikusita, aurten ere […]

HARREMANA

1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.