Spraikada09 lehiaketarako lanak aurkez daitezke oraindik

Graffiti idazleak garaiz dabiltza oraindik aurtengo Spraikadan parte hartu ahal izateko. Spraya-ak eta 7×2 metrotako hormak prest daude jadanik eta parte hartzaileek beren lan proposamenak aurkeztu behar dituzte ekainaren 30a baino lehen. Spraikada.com

Bitartean, uztailaren 18an Mutrikun ospatuko den SPRAIKADA lehiaketaren berria hainbat gune espezializatutara zabaltzen ari da. CREAM 01 denda-sareak eta APFIDI.com atariak lehiaketaren berri eman dute egunotan eta hainbat sare sozialetan ere badabil berria. Spraikada Tuenti lagun sarea bolo-bolo dabil, bisita kopuru etengabea jasotzeaz gain, lagun kopurua egunez egun handitzen doalarik. Izan ere, graffiti idazleen erakustoki eta topagune bihurtu da.

Uztailaren 18an Mutrikura nola heldu galdezka hasi da jendea jadanik. Udaleko webgunean aurki daiteke informazio zehatza.

Â