Spraikada aldizkaria kalean

Spraikada aldizkaria Euskal Herriko graffiti lehiaketak azken bost urteotan egindako ibilbidean, egitasmoaren izaera propioa garatzen joan da. Hala, lehiaketa soil gisa hasi zena erreferentzia bihurtu da bere alorrean, eta lehiaketatik harago, graffitia sustatzeko ekimen integrala izatara pasa da, jarduera dibertsifikatuz.

www.spraikada.com 2008an lehiaketak bost urte betetzen zituela ospatzeko estrenatu genuen. Webguneak Euskal Herriko graffitigileen topagunea izan nahi du.

Aurten ere beste berrikuntza batekin dator graffiti lehiaketa: SPRAIKADA ALDIZKARIA graffitiak EHan eta lehiaketaren bitartez egin duen bidea iruditan biltzen duen argitalpena. Aldizkaria graffitigileak beraiek egina da eta Spraikada lehiaketaren ibilbideaz gain, kaleko artearekin lotutako beste zenbait kontu biltzen ditu: graffitiaren historia, graffitian oinarritutako diseinuaren oinarriak, han-hemenka egindako graffiti ikusgarrien irudiak, graffitigintza alorreko hiztegia…

Hori guztia eta gehiago 68 orriko argitalpen batean, oso osorik koloretan eta dohainik eskuratu ahal izango duzuna Mutrikuko buruz burukoan bertan edo eta Topagunean eskaera eginez (eskaerak hemen).

Â