SISTEMA proposamenaren aurkezpena Gipuzkoako Euskara Elkarteei

Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako Haur eta Gazteen Sustapenerako SISTEMA  izeneko dokumentua landu du. Azken hilabeteetan (2009ko martxotik aurrera) Foru Aldundia proposamen hau haur eta gazte eragileekin kontrastatzen dabil. Topaguneak Gipuzkoako Euskara Elkarteentzako SISTEMA proposamenaren aurkezpena egitea eskatu die Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariei. Argibideak zuzenean jaso eta aurkezpenaren ondoren Euskara Elkarteek haien ekarpenak egin eta zalantzak argitzeko aukera izatea da eskariaren helburua.

Topagunearen eskaerari erantzunez Gipuzkoako Euskara Elkarteek azaroak 25ean izango dugu SISTEMA proposamenaren zuzeneko aurkezpena. Saioa Donostiako CRAJ -en egingo da goizeko 10etatik aurrera. Aurkezpena egiten Gipuzkoako Foru Aldundiatik Joxean Castaño, Teresa Zinkunegi eta Edorta Bergua izango dira.

SISTEMA proposamenaren bidez haur eta gazteekin lanean ari diren Euskara Elkarteen jardunari eragingo dioten hainbat kontu arautu nahi dira. Hori dela eta garrantzitsua da aipatutako hitzordura agertzea.

Informazio gehiagorako jarri Sonia Perez Anguerarekin harremanetan: gazteak[abildua]topagunea.org edo 94.621.57.80

 

Â