

Maiatzaren 6an (larunbata), Euskaltzaleen Topaguneak Bidasoko Azoka ekimena antolatuko du, Beran (Nafarroa).
Euskararen erabileran eta transmisioan eragiten duten arlo desberdinetako (herrigintza, hezkuntza, kirola, kultura…) proiektuen plaza izango da. Ekimen hau Pirinioetako Lan Elkarteak diruz lagundutakoa da.
Egun erdi batez (11:30etik 15:00etara), giro ezin hobean, Euskal Herriko hainbat txokotako praktika egoki ezberdinak ezagutzeko aukera egongo da esku-eskura!
Elkar ezagutzeko eta elkarrengandik ikasteko aukera paregabea!
Animatu eta parte hartu!!
ZER DA PROIEKTU AZOKA?
Euskararen erabilera eta sustapena helburu duten proiektuen azoka da. Ohiko azoken izaera du, baina protagonistak, esaterako, nekazal produktuak izan beharrean, euskararen erabilera, sustapena eta transmisioa helburu duten proiektuak izango dira.
Euskara lehentasun duten Euskal Herriko hainbat txokotako proiektuek beteko dute plaza, beraz.
Aurtengoa, ‘Bidasoko Euskara eta Kulturaren azoka’ izenpean dator, eta Beran (Nafarroan) izango da. Azoka gunea 11:30etik 15:00etara egongo da zabalik eta musikarekin eta aurkezpen dinamikoekin girotua egongo da.
ZEINTZUK DIRA AZOKAREN HELBURUAK?
- ELKARRENGANDIK IKASTEA. Arlo ezberdinetan eta beste/herri eskualdeetan euskaraz egiten diren ekimenak ikustea, eta norbere inguruan egikaritzeko inspirazio iturri izatea.
- PROIEKTUAK HURBILETIK EZAGUTZEA. Euskal Herrian euskararen erabileran, sentsibilizazioan eta sustapenean eragin nahi duten proiektuen erakusleiho izan nahi du azokak, hurbiltzen direnek bertatik bertara eta sakontasunez ezagutzeko aukera edukitzeko.
- ELKARTRUKERAKO GUNE IZATEA. Esperientziak eta ideiak trukatzeko testuinguru egokia sortzea du asmo.
- ELKAR EZAGUTZEA eta SARETZEA. Euskal Herriko txoko guztietako elkarte eta taldeen arteko elkar ezagutza eta saretzea bultzatzea.
NORK ETA NOLA PARTE HAR DEZAKE?
Azoka irekia da! Beraz nahi duen orok parte har dezake!
Bi modu daude parte-hartzeko:
- Proiektuak aurkeztuz (ikus irizpideen atala). Proiektu zehatz baten bitartez euskararen erabileran edota transmisioan eragin nahi duten elkarte zein norbanakoek edo euskararen sustapenerako dinamika kolektibo eta erregularrak proposatzen dituzten entitateek parte har dezakete.
- Gunera bertatuz. Lagunarteko giroan proiektuak ezagutzeko interesa duen oro dago gonbidatua azoka gunera.
PROIEKTUAK AURKEZTEKO EPEA ETA IRIZPIDEAK
Jarraian zehazten diren zenbait irizpide, gehienak edo denak betetzen dituen proiekturen bat baduzu eskuartean?
Aurkeztu bada zure proiektua eta baliatu Bidasoko azokak eskaintzen dizun plaza haren berri emateko!
Proiektuak aurkezteko epea APIRILAK 10eko astea izango da.
IRIZPIDEAK:
- Euskara lehen planoan duten mota eta izaera ezberdineko proiektuak izan daitezke (erabilera, transmisioa, sustapena…).
- Interes kolektiboa izan behar dute.
- Denboran iraunkorrak (egun zehatz baterako ekimenak ez izatea)
- Tokian toki emaitza edo balorazio positiboa izan duten proiektuak.
- Martxan dauden proiektuak edo martxan jartzekoak direnak.
- Proiektu berritzaileak izatea hobetsiko da.
- Izaera, arlo eta helburu ezberdinetako proiektuak aurkeztu daitezke. Adibideak: Proiektu azoka 2021.
Proiektuak aurkezteko, gune honetan bertan dagoen galdetegia bete beharko da.
OHARRA: Aurkezten dien proiektuen artean aukeraketa egingo da.
BIDALI ZURE PROIEKTUA!
NON DA GUNEA ETA NON APARKATU DEZAKET

