Plazak, kaleak eta hedabideak… euskarak 365 egun

gasteiz_mosaikoa“ErabiZitzea da plazara irten eta kalea gure egitea”

Eta irten gara eta egin ditugu; horren adibide ditugu Elgoibar, Iruñea, Basauri, Derio, Gasteiz, Arrasate, Elgeta, Soraluze, Getxo, Erandio, Errenteria, Durango eta beste hainbat herritan…

“ErabiZitzea da herriko toki-aldizkaria irakurtzea”

Eta aurten, abenduaren 3an eta 4an, zortzi toki aldizkarik ohikoak ez dituzten irakurleengana heldu nahi izan dute, egiten duguna, pentsatzen duguna eta garena azaltzeko, erdaratan.

ErabiZitzea da 365 egunetan -dun, -zale, -gile izatea; euskaldun, euskaltzale, eragile izatea