“Nola adostu talde batean Euskaraldiaren hizkuntza-praktika berriak?” Mintegia

Osteguna, martxoak 26, Dulantzin, 9:30-13:30

25 euro. Eman izena hemen:
https://lautadaneuskaraz.eus/egitasmoak/mintegia2020/

Zergatik mintegi hau?

2016tik Euskal Herrian egindako ariketetan ondo esperimentatu dugu norberaren hizkuntza ohiturak ez direla norberarena, hau da, besteen jokaeren arabera sortzen direla norberaren ohiturak.

2019-2020ko zikloko Euskaraldiak taldea jarri du erdigunean, egituratuta dauden taldeak dira helburu. Esan dezakegu taldearen aroan sartu garela, hau da, hizkuntza-praktika berriak gizartean mamituko dira taldeetan mamitzen badira.

2020ko Euskaraldian parte hartu nahi izango duten entitateek ariguneak aktibatu ahal izateko bete beharreko pausu bat da entitateko kideekin adostasuna lortzea. Eragile eta kide askori eragingo dien pausu honetan gehiago ezagutzeko beharra dugu.

Taldeko harremanetan adostasunaren bila jartzen garenean asko dira sortzen diren zalantzak: hizkuntza praktika berriak, nola adostu talde batean?, zer adostu daiteke?, adostutakoa, noiz ipini praktikan? Intuizioz erantzun ditzakegu galdera hauek edo esperientzia duten egitasmoetan oinarrituta eta oinarri teorikoan oinarrituta. Helburu hori du mintegiak: entitate pribatu eta publikoen arduradunei oinarri teorikoak eta baliabide praktikoak ematea talde dinamika batean adostasuna lortzeko.

Euskaraldiak 3 hizkuntza-praktika berri normalizatu nahi ditu gizartean:

  • Ulertzen duenari euskaraz egitea nahiz eta solaskideak erdaraz erantzun.
  • Ezezagunei lehenengo hitzak euskaraz egitea.
  • Talde erdaldunetan ere, ulertzen dutenekin, normala izatea euskaraz egitea

Nola adostu horiek talde batean?