Nafarroako Gobernuak diru-laguntzarik gabe utzi ditu hedabideak

Nafarroako euskarazko hedabideen balorazioa diru-laguntza ezaz

Urtebeteko elkarrizketa prozesuaren ondotik, Euskarabidea – Nafarroako Euskararen Institutuko zuzendari kudeatzaile Xabier Azanzak joan den astean iragarri zuen era publiko eta ofizialean, Nafarroako Gobernuak zentimo bat ere ez diela emango Nafarroako euskarazko hedabideei. Uztailean hitz emandako kopurua, 240.000 euro, hezkuntza alorreko azpiegituretan hibekuntza lanak egiteko behar omen dira, eta horri eman dio lehentasuna Alberto Catalan Hezkuntza Kontseilariak. Hedabideena ez da murrizketak izango dituen atal bakarra, gainontzeko diru-laguntza poltsek ere beherapen nabarmenak izango dituzte eta.

Euskarazko hedabideek agerraldia egin zuten azaroaren 28an, Gobernuaren erabakiaren urgentziazko balorazioa egiteko. Bertan, hedabideek erabakiaren izaera politikoa salatu zuten hedabideek, eta ‘jokatzen ari diren paperaz hausnartu eta koherentziaz jokatzeko’ eskatu zieten Euskarabideako arduradunei.

Â